Hainbat ekintzaile, Bokale eta Baiona arteko trenbidean.
Hainbat ekintzaile, Bokale eta Baiona arteko trenbidean. (Jon URBE | FOKU)
Jean Rene Etchegaray lehendakaria, suprefekturan, beste hautetsi batzuez inguratuta, atxilotuen askatasuna exijitzeko elkarretaratzean.
Jean Rene Etchegaray lehendakaria, suprefekturan, beste hautetsi batzuez inguratuta, atxilotuen askatasuna exijitzeko elkarretaratzean. (Bob EDME)
Trenbidearen errailetara lotu dira ekintzaileak.
Trenbidearen errailetara lotu dira ekintzaileak. (Jon URBE | FOKU)
Baionako Maréchal Soult etorbidean ezarri duten blokatzea.
Baionako Maréchal Soult etorbidean ezarri duten blokatzea. (Bob EDME)
Biarrizko aireportuaren pista ere blokeatu dute, goizean goiz, sei bakegilek.
Biarrizko aireportuaren pista ere blokeatu dute, goizean goiz, sei bakegilek. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Polizia, Biarrizko aireportuan zeuden bakegileak atera nahian.
Polizia, Biarrizko aireportuan zeuden bakegileak atera nahian. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Aireportura sartzeko hesiaren gainetik salto egin duten unea.
Aireportura sartzeko hesiaren gainetik salto egin duten unea. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Biarrizko aireportuaren sarreretan kontrolak ezarri ditu frantses poliziak.
Biarrizko aireportuaren sarreretan kontrolak ezarri ditu frantses poliziak. (Bod EDME)
Ekintzaileek Baionan ezarri duten blokatzea.
Ekintzaileek Baionan ezarri duten blokatzea. (Bob EDME)
Polizia frantsesa trenbidera lotu diren ekintzaileak sakabanatzera agertu da.
Polizia frantsesa trenbidera lotu diren ekintzaileak sakabanatzera agertu da. (Jon URBE | FOKU)
Bi agente bakegileek elkarri lotzeko erabili duten sistema beatzen.
Bi agente bakegileek elkarri lotzeko erabili duten sistema beatzen. (Jon URBE | FOKU)
Bokale eta Baiona arteko trenbidea blokatu duten ekintzaileak atxilo eraman ditu Poliziak.
Bokale eta Baiona arteko trenbidea blokatu duten ekintzaileak atxilo eraman ditu Poliziak. (Jon URBE | FOKU)
Beste irudi bat Baionatik.
Beste irudi bat Baionatik. (Bob EDME)
Frantses poliziak, gizon bat galdekatzen Biarrizko tren geltokian, espainiar agenteen begiradapean.
Espainiar poliziak, gizon bat galdekatzen Biarrizko tren geltokian, espainiar agenteen begiradapean. (Bob EDME)
Espainiar poliziaren ibilgailuak, Biarrizko tren geltokiaren atarian.
Espainiar poliziaren ibilgailuak, Biarrizko tren geltokiaren atarian. (Bob EDME)
Biarrizko Marcel Dassault etorbidea, aireporturako bidean, blokatua.
Biarrizko Marcel Dassault etorbidea, aireporturako bidean, blokatua. (@Artisans_Paix)
Blokatzea Getarin.
Blokatzea Getarin. (@Artisans_Paix)
Donibane Lohizune eta Ziburu batzen dituen zubia ere moztu dute.
Donibane Lohizune eta Ziburu batzen dituen zubia ere moztu dute. (@Artisans_Paix)
Traktore baten laguntzarekin egin dute mozketa Azkainen.
Traktore baten laguntzarekin egin dute mozketa Azkainen. (Mikel IRASTORZA | KAZETA.EUS)
Polizia espainiarra ere parte hartzen ari da blokeoaren eguneko operazioan.
Polizia espainiarra ere parte hartzen ari da blokeoaren eguneko operazioan. (Bob EDME)
Agente espainiar bati esku-orri bat eman dio manifestari batek.
Agente espainiar bati esku-orri bat eman dio manifestari batek. (Bob EDME | FOKU)
Beste mozketa bat: Pinodietako lepoan, Ezpeletan, Dantxarinearako bidean.
Beste mozketa bat: Pinodietako lepoan, Ezpeletan, Dantxarinearako bidean. (@Artisans_Paix)
Poliziaren presentzia nabarmena izanik ere, bidea moztea lortu dute Pausun.
Poliziaren presentzia nabarmena izanik ere, bidea moztea lortu dute Pausun. (@Artisans_Paix)
Hendaia, Urruña eta Ziburu lotzen dituen Erlaitzako errepidea ere moztuta, traktore baten laguntzaz.
Hendaia, Urruña eta Ziburu lotzen dituen Erlaitzako errepidea ere moztuta, traktore baten laguntzaz. (NAIZ)
Jakes Esnal eta Jon eta Unai Paroten etxeratzea galdegin dute manifestariek.
Jakes Esnal eta Jon eta Unai Paroten etxeratzea galdegin dute manifestariek. (Bob EDME)
Mozketa Donibane Garazin.
Mozketa Donibane Garazin. (KAZETA)
A63 autopista ere moztu dute Ipar Baiona eta Hego Baiona irteeren artean.
A63 autopista ere moztu dute Ipar Baiona eta Hego Baiona irteeren artean. (Aritz LOIOLA)
Errepideak moztu dituzte Ipar Euskal Herriko hainbat puntutan.
Errepideak moztu dituzte Ipar Euskal Herriko hainbat puntutan. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Egurra, pneumatikoak... behar zutena erabili dute bakegileek errepideak mozteko.
Egurra, pneumatikoak... behar zutena erabili dute bakegileek errepideak mozteko. (Bob EDME)
Polizia frantsesa, ekintzaile bat atxilo eramaten.
Polizia frantsesa, ekintzaile bat atxilo eramaten. (Jon URBE | FOKU)
Agente andana trenbidean, bakegileak bertatik kanporatzeko.
Agente andana trenbidean, bakegileak bertatik kanporatzeko. (Jon URBE)
Aireportu eta trenbidearen ondotik, autopista laburki trabatua izan da.
Aireportu eta trenbidearen ondotik, autopista laburki trabatua izan da. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Kotxeak geldirik A63 autopistan.
Kotxeak geldirik A63 autopistan. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Jendarmeriak manifestariak autobidetik atera ditu.
Jendarmeriak manifestariak autobidetik atera ditu. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Autopistaren irudi gehiago poliziak agertu direnean.
Autopistaren irudi gehiago poliziak agertu direnean. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Prefeturak 26 atxilotu daudela jakinarazi du.
Prefeturak 26 atxilotu daudela jakinarazi du. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Angeluko parkeko suhiltzaile bat, manifestariak agurtzen.
Angeluko parkeko suhiltzaile bat, manifestariak agurtzen. (Bob EDME)
Enbor bat ere baliatu dute bidea mozteko.
Enbor bat ere baliatu dute bidea mozteko. (Bob EDME)
Euskal presoen aldeko ekimena, Beran.
Euskal presoen aldeko ekimena. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Maite Ubiria

1.700 bake artisauk parte hartu dute Ipar Euskal Herri osoan eragin izan duen blokatzean

Ipar Euskal Herriko bazter gehienetara eta azpiegitura esanguratsuenetara heldu den blokatze egunean 1.700 lagun aritu dira. Antolatzaileek 16.00etan bukatutzat eman duten operazioaren baitan aireportua, trenbidea eta autopista moztuak izan dira. 26 lagun atxilotu dituzte, baina aske dira jada.

Hamar puntutan hitzordua emana zuten Bake Bideak eta Bake Artisauek goizeko 10.00etan baina ekintza amaitzeko ordua heldu denerako -16.00etan- 15 gune ziren itxita.

Ondoren, 17.30ean, ehunka lagun bildu dira Baionan, suprefektura aitzinean, egunean zehar atxilotutako 26 lagunen askatasuna galdegiteko. Bertaratu direnen artean hautetsi ugari egon dira, tartean Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapez eta Elkargoko lehendakaria.

Haietako batzuek prefektuarekin bilera egin dute eta protesta egunaren zein atxilotuen askatasunaren aldeko aldarriak helarazi dizkiote.

Gaueko 21.30an jakinarazi dute Bake Artisauek 26 atxilotuak libre zirela.

Lehen ordutik martxan

9.00ak baino lehen heldu da eguneko lehenengo irudi azkarra. Hesiak gaindituz dozena erdi ekintzaile sartu dira Biarritzeko aireportuan. Pistan ezarri dira, Poliziak bertatik kanporatu dituen arte, eta horrek eragin izan du uda garaian jarduera azkarra duen lehen mailako azpiegitura horretan.

«Bi hegazkin desbideratu behar izan dituzte. Polizia sartu da eta bortizkeriarik gabeko desobedientzia zibileko ekintza burutzen ari ziren pertsona hauek atxilotu ditu. Oroitaraz dezagun, ekimen hauek duela hamar urte baino gehiago abiatu bake prozesuaren baitan kokatzen direla», adierazi dute, horren harira, antolatzaileek.

Hain zuzen, bezperan, Pirinio Atlantikoen Prefeturak finkaturiko helburu zehatza hondatzera heldu da bai aireportuan, baita handik pare bat ordutara Bokale eta Baiona artean bertze ekintzaile taldeak egin duen ekintza, kasu horretan trenbidea trabatuz.

Aireportu eta trenbidearen ondotik, autopista laburki trabatua izan da baita ere

Aireportuan eta tren geltokien inguruan blokatze ekimenik ez zituztela onartu errana zuen Éric Spitz prefetak.

Alta, bi garraiobide horien jarduera soilik ez A63-A64 autopistan ere sentitu da, arratsaldeko lehen orduan, blokatzearen eragina.

Ekintzaile batzuk Ipar Baiona eta Hego Baiona arteko tartean sartu dira eta goizean goizetik Poliziak bereziki zelatatu duen bide azkarrean infiltratu dira.

Prefeturak jakinarazi duenez, 10 bat minutu luzatu da ekintza baina denbora tarte horretan auto-ilarak luzeak sortu dira Biarritzeko noranzkoan.

Opor irteera izanik berez trafiko aski astuna baita gaur bide nagusi horretan. Horri gehitu zaio Poliziak eginiko filtro operazio zorrotza. Emaitza: blokatzea galarazi nahian plantan emandako polizi dispositiboa traba bilakatu dela.

Bestalde, Baioina eta Angelu arteko errepide nagusia moztua izan da, baita Lapurdi hegoalde joaz Donibane Lohizune eta Ziburu arteko zubia ere.

Pausun, berriz, mugatik zein A63ko sarreratik urrun atxikitzeko jardun du Poliziak.

Hamar bat furgoneta bidali ditu Prefetak Urruñako auzora. Han bildutako hamarnaka eta hamarnaka ekintzailek sagu eta katu gisara jardun dute poliziekin. Bide ezberdinetatik sartuz, eguerdiak pasatxo poliziaren hesia gaindituz biribilgunea okupatu dute.

Urruñarako bidean lastoaz zamatua zen traktore batek blokeatu du errepide nagusia. Lastoa lanabes izan dute baita ere Donibane Garazin bide nagusia itxi duten lagunek. Bertze hainbat tokitan hala nola egur plantxak erabili dituzte bideak trabatzeko.

Jendetsua izan da oso Ezpeleta aldera eginiko blokeoak. Herrian soilik ez Dantxarian ere sumatu da bere eragina.

Azkainen eta Donibane Lohizune arteko bidea blokatzeko herritar ugari bertaratu dira.

Oroitzearren eskualde berean Larhungo trena edo Sarako harpeak bisitatzeko ezin zen txartelik erosi, internet bidez salmenta bertan behera utzi dutelako bisitari andana hartzen dituzten aipaturiko bi azpiegitura horietan.

Turistekin jarraituz, gaur ezin izan dute Erlaitzako errepidetatik itsasoaren irudi ederraz gozatu. Traktore batek oztopatu du Urruñatik igaroaz Hendaia eta Ziburu lotzen dituen bidea.

Urruña eta Zokoa aldera igaro diren blokatze alternatibo horiek ospatzeko aukera ez dute galdu batzuk. Kantuz eta dantzaz aritu dira Pausun bilkurako lagunek.

Txaloak ere entzun dira tarteka... kasu horietan sorospen zerbitzuetako langileei zuzenduak.

Prefetak oharra egin zuen, bezperan, blokatzeak «herritarrak arriskuan jarriko zituela».

Oztoporik ez sorospen zerbitzuei

Bakegileek, ordea, azken asteotan erakunde era gizarte eragileen eskutik landutako blokatze eskemak «segurtasuna bermatuko zuela» aldarrikatu zuten.

Gaur Pausun argiki gelditu da nork duen sinesgarritasuna eta nork ez. Anbulantziak pasatzeko hesia zabaldu dute hirutan behintzat ekintzaileek. Poliziek beraiek keinu berea egin dute.

Errespetuan oinarrituriko ekimena izanen zela gaurkoa hitza eman zuten bakegileek. Salbuespen salbuespen probokaziorako betarik ez dute utzi blokatze gune gehienetan.

Pausun polizi buru bat ekintza babestera heldutako hautetsi batekin behin baino gehiagotan mintzatzen ikusi dugu. Auzoren bat edo bertze premia zuen autozale batek pasatu ahal zezan negoziaketa azkarra egin eta kasu guztietan aurrera joan da, esker oneko keinu artean, afektatua.

Antolatzaileen lehen bilana

«Hitzordu gehienak kostaldean finkatuak genituen, beste 4 barnekaldean. Polizia ainitz ikus zitekeen goizean goizetik. Espainiar polizia (Guardia Zibila eta Polizia Nazionala) ere presente zen puntu zehatz batzuetan : Baionan Leroy Merlineko itzulgunean, Donibane Lohizuneko polizia etxearen aitzinean, Biarritzeko geltokian…», azaldu dute antolatzaileek ekimenari buruz egin duten lehen bilduman.

«Goizean zehar 1.700 Bake Artisauk parte hartu dute ekimen ezberdinetan. Protokolo bat martxan ezarria izan da, sokorri zerbitzuak arazorik pasatu ahal izateko. Eta ekimena aitzina doa», adierazi dute 13.00ak aldera igorri duten oharrean.

Blokatze eguna 16.00etan amaitu da eta bidalitako oharrean «arrakastatsutzat» jo dute 32 urte baino gehiago preso daramatzaten bi presoren -Ion Kepa Parot eta Jakes Esnal- askatasuna lortzea helburu duen ekimena.

Hauek izan dira goizean Ipar Euskal Herrian blokeaturiko eremuak:

Biarritz. 10.00etan, aireportutik hurbil den Marcel Dassault ibilbidea blokatu dute.

Getari-Bidarte. 10.00etan, bi herrien artean den trenbidearen gaineko zubia (Uhabia hondartzatik hurbil) moztua izan da. Poliziaren 3 auto ziren bertan. Zirkulazioa Baiona eta Donibane Lohizuneruntz desbideratua izan da.

Pausu-Hendaia. 10.00etan, zirkulazioa blokatua izan da itzulgunean, mugatik hurbil. Beste blokatze puntu bat antolatu da ondotik Hendaia eta Ziburu arteko Erlaitzan.

Bokale. 10.30tan, 6 Bake Artisauek trena blokatu dute Baionako geltokitik, trenbidean kateatuz.

Baiona. 10.30ean, zirkulazioa blokatua izan da Amatxo hotelaren heinean, San Leonetik Biarritzera doan bidean. 500 bat pertsonak parte hartu du.

Ziburu-Donibane Lohitzune. 10.30ean, zirkulazioa blokatua izan da bi herriak lotzen dituen zubian.

Azkaine. Herriaren sartzea blokatua izan da, Donibane Lohizunetik hurbil. Zirkulazioa moztua izan da Donibane Lohitzune-Senperen.

Donibane Garazi. Bake Artisauek herriaren erdigunea blokatu dute.

Maule: Zirkulazioa blokatua izan da Onizepean.

Ezpeleta: Dantxariako bidea blokatua izan  da bi zentzuetan.

Ortzaize. Errepidea blokeatu dute.

Zuraide. Ezpeletarako bidea blokeatu dute.

26 atxilotu

Orotara, 26 lagun atxilotu dituzte blokatzean parte hartzeagatik. 17.30ean Baionako suprefeturan protesta egin dute, ekintzaile horien askatasuna exijitzeko. Gaueko 21.30ean baieztatu dute denak aske zirela jada.

Ohar horretan blokatzearen antolatzaileek geldiarazi dituzten tokien berri eman dute, trafikorako arazoak txikiak izan direla nabarmendu hori bai.

Lau TGV tren eta bi erregional gelditu behar izan dituzte.

13.00etarako bide guztiak libre ziren «puntu bakan batzuk izan ezik», Prefeturaren arabera.

A-63 autopistaren blokatzea laburra izan dela nabarmendu du Prefeturak, polizia arin aritu delako.