NAIZ

Mikel Atxega errefuxiatu ohia eta Orexako alkatea izandakoa zendu da

Mikel Atxaga.
Mikel Atxaga. (NAIZ)

Gaixotasun larri baten ondorioz larunbat honetan goizean hil da Mikel Atxega Malkorra iheslari ohia. Iheslari Politikoen Kolektiboak abiatutako ekimenaren barruan etxera itzulia zen jada baina bizitokia Ipar Euskal Herrian mantenduz, eta bertan zendu da.

Honela gogoratu du Sortuko ordezkari den Haimar Altunak:

 

Espainiar auzitegien jazarpenari izkin egiteko alde egin aurretik Orexako alkatea izan zen Mikel Atxega. 1987. urtean hautatu zuten herritarrek. HBko zerrendetan.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak 2013an urtean Biarritzen irudikatu zuen etxera itzultzeko apustu politikoari heldu zion Atxagak, beste dozenaka errepresaliatuk egin duten bezala. Jaioterrira bueltatu zen baina gaixotasunari Lapurdin egin dio aurre bereziki.

Hendaiako Beilatokian emango zaio azken agurra, asteazkenean seguraski.

Hilabeteko epean hil den bigarren iheslari ohia da Atxega, aurretik (uztailaren 16an) Lazaro Galarzak ere azken hatsa eman zuelako, oraingo honetan Mexikon, lan istripu baten ondorioz. Atxega bezala, itzultzeko erabakia hartu eta burutua zuen Galarzak, nahiz eta biak beren jaioterritik kanpo hil diren.