
Sao Pauloko Bienalaren 35. edizioa 2023an egingo da, eta bertako komisarioak Bilbon, Donostian eta Gasteizen izango dira euskal sortzaileen testuingurua ezagutzeko, Zabal programari esker. Astelehenera arte, EAEko hiru hiriburuetan ibiliko dira Manuel Borja-Villel arte historialari eta Madrileko Reina Sofia Museoko Zuzendaria; Diane Lima komisario independentea, idazlea eta ikertzailea; eta Helio Menezes antropologoa, kritikaria eta ikertzailea.
Etxepare Euskal Institutuak abian jarritako ZabaL programaren emaitzetako bat da bisita hau, helburu duena euskal sorkuntza garaikidearen nazioarteko proiekzioa bultzatzea, euskal eta nazioarteko arte testuinguruen artean loturak josiz. Proiektua gauzatu ahal izateko, tokiko eta nazioarteko arte garaikidearen inguruko proiektuen kudeaketan lan egiten duen Artingeniumen asistentzia teknikoa jasotzen du.
Oraingoan, arte performatiboak eta ikus-entzunezkoak lantzen dituzten artistekin elkartuko dira, eta hori dela eta, Isabel de Naveranek egin ditu bisitaren komisario lanak. Izan ere, ikertzailea da, artearen, koreografiaren eta performancearen arteko gurutzaketan berezitua. 2017tik, zuzeneko arteen komisarioa da Reina Sofia Museoko Jarduera Publikoen Sailean, eta ikertzaile elkartu gisa ere lan egiten du Bilboko Alondegian (2021-22).
Programaren hasierara buelta egingo du oraingoan, nolabait, ekimenak: 2019ko azaroan martxan jarri zenean, Ruth Estevez Sao Pauloko bienaleko komisarioa Euskal Herrian izan zen. Geroztik, arte garaikideko zenbait profesional izan dira Euskal Herrira bisitatzera gonbidatuak bertako artistekin harreman zuzena izan eta lankidetza posibleak aztertzeko.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
