
Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea, Amets Iturbe Kirol zinegotzia, Gorka Paternina CB Ibaizabaleko presidentea eta Luis Maria Sautu Saskibaloiko Euskal Federazioaren presidenteak gaur goizean aurkeztu dute Baskoniak eta Bilbao Basketek jokatuko dute ACB Euskal Kopako partida.
Hitza hartzen lehenengoa Iñigo Hernando alkatea izan da eta adierazi du pozgarria dela horrelako ekitaldiak Galdakaon egitea, «herria erreferentziazko leku» bihurtzen laguntzen baitute, kasu honetan saskibaloi arloan. Ildo berean mintzatu da Amets Iturbe zinegotzia ere: «Aukera paregabea da Galdakaorentzat eta kirolzaleentzat».
Izan ere, saskibaloiko talderik onenen arteko partida bertan ikusteko aukera izango dute galdakoztarrek. Gorka Paternina bere aldetik eskertuta agertu da bai Galdakaoko Udalarekin eta baita Saskibaloiko Euskal Federazioarekin ere. «Oso polita da herriarentzako mota honetako ezaugarriak dituen partida bat izatea», esan du CB Ibaizabaleko presidenteak. Gaineratu du Galdakaon elkarren aurka lehiatuko diren bi taldeak «erreferentziazko» bi talde direla eta gehitu du «harrotasuna sentitzen dutela klubean egindako lan onagatik».
Azkenik, Luis Maria Sautuk, Saskibaloiko Euskal Federazioaren lehendakariak, eskerrak eman dizkie bi taldeei, lehenik eta behin lehiaketan parte hartzeko hartu duten konpromisoagatik, eta ondoren, ez delako erraza izan bi taldeen agendak bat etortzea. Ibaizabali ere eskerrak eman dizkio: «Lan handia dabil egiten saskibaloia sustatzeko».
Irailaren 21ean jokatuko den partidarako sarrerak ostiralean jarriko dira salgai Urreta kiroldegiko leihatilan eta hiru maila egongo dira erosterako orduan, besteak beste adinaren eta kokalekuaren arabera. Salneurriak 6 eta 12 euro artekoak izango dira.

El avión del PNV despega en Foronda pero está lejos de su altura de vuelo pasada

No me llames Jorge

Ni buen cine ni aportación social, y mira que Currin avisó...

El Ayuntamiento mantiene finalmente el arbolado existente en otra reurbanización de Deustu
