NAIZ

Gorilaren desagerpenerako arrazoi nagusiak: deforestazioa, meatzaritza eta isileko ehiza

Ugaztun mota honetako izakien %80a naturagune babestuetatik kanpo bizi da desagertzeko arriskuak biderkatuz, Munduko Natura Funtsak eginiko ikerketa baten arabera.

Gorila heldua gorila kumearekin, Gabonen.
Gorila heldua gorila kumearekin, Gabonen. (AFP)

Larunbatean da gorilaren nazioarteko eguna, baina gero eta gutxiago direla kontuan izanik, ezer gutxi dago ospatzeko. Munduko Natura Funtsak (WWF) argitaratu duen ikerketa baten arabera, nekazaritzarako lurrak edota egurra lortzeko deforestazioa, gasezko mineralen eta petrolioaren ustiapena eta isilpeko ehiza dira gorilak gutxitu eta desagertzeko arriskuan egoteko arrazoi nagusiak.

%80a da naturagune babestuetatik kanpo bizi den izakien zifra «basoetatik ateratzen diren lehengaien eskaria geroz eta handiagoa delako», ikerketaren ondorioek azaldu dutenez. Horrek espeziearen desagertzeko arriskua biderkatzen duela azaldu du WWFk: «Gaixotasun gastrointestinalak eta arnas gaixotasun infekziosoak medio, hala nola ebola edota covid-19a».

«Oraindik asko dago egiteke», adierazi du WWFk. Hamarkadetan zehar babesgune naturalak eta korridore ekologikoak zaindu izanak, galdutako habitatak berreskuratzeak eta naturagune babestuak sortzen egindako lanak ez du behar adinako fruiturik eman erakunde horren arabera.

Babeste formala existitzen den arren, ez da nahikoa gorilen biziraupenerako. «Babeste formalak ez ditu ez gorila helduak ezta kumeak ere isilpeko ehizaren tranpatik salbatzen, eta ondoren haien haragia modu ilegalean saltzen da tribuen errituetarako zein merkatu kladestinoetako produktu gisa».

Aski izan ez bada ere, hainbat gorila espezie errekuperatzen ari dira. Mendiko gorilarena da horren adibide: 2021ean 24 kume jaio ziren Bolkanetako Parke Nazionalean (Ruanda), eta jada milloi bat inguru dira munduan zehar.

Arrisku larriena duten gorila espezieen artean Cross ibaiko 300 gorila eta Grauer ekialdeko gorilak daude; azken 25 urteetan izakien %70 desagertu baita. Kontrara, bizidun gehien dituen espezieen artean ekialdeko gorilak eta mendiko gorilak aurki ditzazkegu; Ugandan, Kongon eta Ruandan bizi dira gehienak.