
XXI. menderako hizkuntza politikaz jardunaldia antolatu dute Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta UEUk elkarlanean, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrena dela-eta. Urriaren 19an izango da Eibarren.
Kepa Sarasola UEUko zuzendariak, Lorea Agirre Jakineko zuzendariak eta Urko Aiartza Telesforo Monzon eLAB-eko zuzendariak aurkeztu dute XXI. mendeko erronken aurrean «zer hizkuntza politika behar dugun argitu eta eztabaidatzeko» helburua izango duen jardunaldia.
Azaldu dutenez, XXI. mendearen lehen laurdenean murgilduta gaudela, mundu mailan «sekula ezagutu ez den abiadako aldaketak ari dira gertatzen» eta horren guztiaren ondorioz «gizartearen eta bere balioen eraldaketa sakona ematen ari da». Adibidetzat aipatu dute Europan gertatzen ari den aldaketa migrazio mugimendu, mugikortasun eta gizarte batzuen zahartzearen eraginez. Ondorioztatu dute horrek guztiak «sekulako eragina» izango duela «identitatearen erreprodukzio sistemetan oro har eta gurea bezalako komunitate/nazio gutxiagotuetan».
Euskal Herrira etorrita, nabarmendu dute euskararen egungo normalizazio ereduak «goia jo duen zantzuak» nabari direla hezkuntzan, helduen euskalduntzean edo erakunde publikoen normalizazio prozesuetan, lan munduaren euskalduntzean, kultur transmisioan edota esparru komunikatiboan, besteak beste. «Horrek guztiak eragin zuzena dauka euskararen transmisioan eta biziraupenean, kale erabilera datuek adierazten duten bezala», adierazi dute.
Paradigma aldaketa horien aurrean, egoera berrietara egokitzeko gaitasuna izateak «berebiziko garrantzia» du antolatzaileen ustez, baina «XX. mende amaierako egoerari begira sortutako hizkuntza politikek ez dute seguruenik errealitate berri horri erantzuteko ahalmenik».
Euskararen normalizazio prozesuari dagokionez, «gelditu eta ingurura begiratzeko garaia» dela deritzote, «sistemikoak eta egiturazkoak diren eraldaketez ohartzeko eta errealitate zahar/berri horren aurrean euskal botere politikoek (euskal erakundeek) nola jokatu behar duten. XXI. mendeko eta menderako euskararen normalizazio bideetan» aztertzeko.
«XXI. mendeko erronken aurrean zer hizkuntza politika behar dugun argitzeko eztabaidatu beharra dago. Ez asko edo gutxi egin dugun aztertzeko baizik eta zer behar dugunaren inguruan eztabaidatu eta akordioetara heltzeko. Jardunaldi hauen asmoa herri honetan abiatu beharreko eztabaida horri bere ekarpena egitea da», azaldu dute.
Jardunaldirako izena emateko epea zabalik dago, UEUren webgunean.
«Solo desde la lucha local se es solidario con el mundo»

No me llames Jorge

Trujales sin aceite a más de un mes de la cosecha en Nafarroa

Ni buen cine ni aportación social, y mira que Currin avisó...
