
Aizkolaritzako urek bakoitzak bere bidetik jarraitzen dute eta gerturatzerik ezean, txapelketa bakoitza bere azken etapak erretzen ari da eta larunbatean Azpeitian jokatutako finalerdiaren ostean, III. Sherpa.ai Aizkolaritza Txapelketa Nagusiak –federazioarekin inolako harremanik ez duenak– dagoeneko badaki zein sei aizkolarik jokatuko duten abenduaren 13an Bilbao Arenako finala.
Azken txapeldunak, Iker Vicentek, beste bide bat hartu eta gero –federazioak antolatutako txapelketan parte hartzeagatik ezin izango du bere txapela defendatu–, Mikel Larrañaga (18.46) azpeitiarra agertzen da faborito argi bezala final horretan, bigarren sailkatu zen Julen Alberdi Txikia IV.ari (20.03) 1,17 minutuko aldea atera baitzion. Gainera, osasun arazoak medio, Aitzol Atutxak eta Jon Rekondok ezin izan zuten Azpeitiko kanporaketan parte hartu eta, beraz, lehiaketatik kanpo geratu ziren.
Izarraitzen argi geratu zena Urola kostako aizkolaritzaren sasoia izan zen, azpeitiarraren eta azkoitiarraren atzetik inguruko beste kirolari batek, Eneko Otaño beizamarrak lortu baitzuen hirugarren denborarik onena (21.04). Ugaitz Mugertza (21.46), Txomin Amundarain (23.11) eta Ibai Soroak (23.37) osatuko dute finaleko seikotea. Bina kanaerdiko, 60 ontzako eta oinbikoa moztu behar izan zituzten finalaurrekoan eta kanpoan geratu zirenak Julen Larrea (23.57), Jexux Mujika (24.27), Ion Irazu (25.31), Iñaki Azurmendi (26.01) eta Arkaitz Jauregi (27.15) izan ziren.

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Un error en los datos oficiales adjudicó al PNV una mayor ventaja sobre EH Bildu en Berriz

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

El PNV perdería en Gasteiz 5 parlamentarios y EH Bildu ganaría 3, extrapolando datos forales
Des propos sexistes à l'inauguration d'AB Campus

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
