NAIZ
Donostia

‘Irati’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astearen Ikusleen saria

Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren azken lanak eskuratu du jaialdiko ikusleek eskaintzen duten saria. Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astea ostiral honetan amaituko da ‘The Offering’ filmaren emanaldiarekin.

Urkijo, erdian, Edurne Azkarate eta Eneko Sagardoy aktoreekin batera.
Urkijo, erdian, Edurne Azkarate eta Eneko Sagardoy aktoreekin batera. (Jon URBE | FOKU)

Paul Urkijoren ‘Irati’ filmak beste sari bat poltsikoratu du Sitgesen izandako arrakastaren ondoren. Kasu honetan, Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astearen Ikusleen saria eskuratu du.

Jaialdiko ikusleek, halaber, film labur onenari saria eman diote Brian Quinteroren ‘Oldtimers’ lanari eta animazioaren arloan Joachim Herisseren ‘Ecorchée’ nagusitu da. Estatuko film labur onena Carlos Moriana eta Raul Cerezoren ‘El semblante’ izan da publikoarentzat.

Gainontzean, palmaresa honela geratu da:

Epaimahaiaren saria Film Labur Onenari
 
‘Alegrías riojanas’, Velasco Broca.

Zilarrezko Mélies saria Europako Film Labur Onenari

‘The Debutante’, Elizabeth Hobbs

Gazte Epaimahaiaren saria Film Labur Onenari

‘Oldtimers’, Brian Quintero

Syfy saria Estatuko Film Labur Onenari

‘Loop’, Pablo Polledri

Blogos de Oro saria Film Luze Onenari

‘Unicorns Wars’, Alberto Vazquez

Ikusleen saria Fanzine Onenari

‘Spooky Magazine’