NAIZ

Binakako Promozio Txapelketako finala Labriten jokatuko da bigarren urtez jarraian

Binakako Promozio Txapelketako finala aurkeztu dute asteazken honetan Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Aspe eta Baiko enpresako launa bikote lehiatuko dira ostiral honetan abiatuko den txapelketan. Finala, apilaren 1ean, Labrit pilotalekuan jokatuko da, iaz bezala.

Binakako Promozio Txapelketa lehiatuko duten 16 pilotariak Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Binakako Promozio Txapelketa lehiatuko duten 16 pilotariak Bilboko Bizkaia pilotalekuan. (FOKU)

Binakako Promozio Txapelketa ere martxan izango da asteburu honetan. Ostiralean abiatuko da, Azkoitian, eta apirilaren 1ean jokatuko da finala, Labrit pilotalekuan, iaz bezalaxe. Tartean, 14 jardunaldiko sailkapen liga jokatuko dute zortzi bikoteek, play-offetako bi partida jokatuko dira eta ondoren, hiru partida izango ditu finalerdietako ligaxkak.

Aspe eta Baikoko launa bikote lehiatuko dira txapela lortzeko asmoz. Baikoren aldetik, Agirre-Iztueta, Bakaikoa-Morgaetxebarria, Larrazabal-Eskiroz eta Zubizarreta III-Elizegi bikoteek jokatuko dut txapelketa. Aspek aukeratu dituen bikoteak, bestalde, hauek izan dira: Egiguren V-Erostarbe, Exposito-Bikuña, Salaberria-O.Etxebarria eta Zabaleta-Gaskue.

Ostiral honetan, Azkoitian emango diote hasiera lehiaketari Salaberria-O.Etxebarriak eta Zabala-Gaskuek. Larunbatean, Bakaikoa-Morgaetxebarriak eta Zubizarreta III-Elizegik jokatuko dute elkarren aurka Bartzelonan; igandean Agirre-Iztueta eta Larrazabal-Eskiroz izango dira aurrez aurre Tolosan; eta azaroaren 30ean, Eibarren, Egiguren V-Erostarbe eta Exposito-Bikuña saiatuko dira aurreneko puntua eskuratzen.

Etzi, ostiralean, Azkoitian hasi eta apirilera bitartean luzatuko da Eskuz Binakako Promozio Txapelketa. Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu eta final handia Labriten izango da apirilaren 1ean.

Aurreneko jardunaldietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton.com webgunean eskuratu daitezke jadanik.