Guggenheim Bilbao Museoak ostiralean estreinatu du bere webgune berria. Helburua hauxe da: «Esperientzia digital murgiltzaile, bisual eta zirraragarri bat eskaintzea, Museoaren zeregina, artea ezagutarazi eta gozatzen laguntzekoa, irmotzearren». Bere 25. urteurrenaren barruan aurkeztutako web berri hau erakundea inspiratzen duten balioekin lerrokatzen omen da: artea eta Bilboko Guggenheim Museoaren Bilduma goratu eta balioan jartzea, esker ona, inklusibitatea, eraldaketa eta etorkizunerako proiekzioa.
Diseinu bisual eta deigarri batekin taxututako web berriak interakzioa sustatzen du museoaren eta bere publiko desberdinen artean —arte zaleak, hezitzaileak, turistak, artistak, gazteak, museoaren Lagunak eta karraitzaileak, eta kide korporatiboak—, kolektibo bakoitzera egokitutako edukiak eskainiz.
Horrekin batera, erabateko esperientzia digitalak eskaini nahi izan ditu, bereizmen handiko bideo eta argazki berriak, bisita birtualak eta 360º-koak, eta zuzeneko emanaldiak jasotzen dituztenak. Webgunearen diseinu dinamikoak indartu egiten du material audiobisuala, mugikorraren bidez ere gozatzeko moduko hizkuntza grafiko garaikide batekin.
Artea protagonista
Artelanek, arkitekturak bezala, emozioak transmititzen dituzte. Eta egia bada ere museora bertaratzen den bisitariaren esperientzia oso bestelakoa dela erabiltzaile digitalarenaren aldean, webgune berria emozioak birtualki pizteko dago diseinatua, artelana erdigunean kokatuta.
Hala, diseinu berritzaile eta dinamiko baten bidez lortu nahi izan da emozioak piztea, eta helburu horrekin egiten da jolas koloretako hondoekin, bi tipografia elkartuta (bata brutalistagoa eta bestea dotoreagoa eta arinagoa) eta aldaera kromatiko erakargarriez baliatuta. Kolore nagusiak zuria eta beltza dira, obra izan dadin protagonista. Dena den, zer erakusketa den, horren arabera, hondoaren kolorea aldatu egiten da nabarmendu nahi den obraren kolorera hurbiltzeko.

La explotación laboral en dos bares de Donostia destapa más en Hondarribia

GKS reivindica en las calles la necesidad de construir un Estado socialista

Otegi: «¿Me explican por qué la soberanía es buena para los españoles y mala para los vascos?»

Los vídeos de la mortal paliza al joven negro Tyron Nichols generan indignación en EEUU

« Notre enfant est la seule enfant scolarisée à Briscous à subir vos décisions abjectes »

Artolazabal: «ETA fue un error; ante Franco se podía ser rebelde con kaikus o mendigoizales»

Inteligentzia artifiziala: euskarak bere tokia behar du

Javi Rivero y Gorka Rico, del Ama de Tolosa, Cocineros Revelación de Madrid Fusión 2023
