
KEM-MOC talde antimilitaristak ekintza bat burutu du gaur Bilboko Juan de Garay kuartel militarraren aurrean, eta horren bitartez Irala auzoari «lapurtutako espazioan» aurrera eraman dezaketen proiektua aurkeztu dute.
Antimilitaristek kuartel militarraren eraispena antzeztu dute, kuartel militarra dagoen espazioan obra-proiektua erakutsiz. Aldamio bat altxatu dute eta, mazoa eskuan zutela, harresiak kolpatzen hasi dira, kuartela eraisteko helburuarekin.
Ekintza horrekin, #BotaKuartela kanpainaren baitan, antimilitaristek armadaren instalazio horren existentzia salatu nahi izan dute. Horrez gain, aldarrikatu dute horrelako beste edozein instalaziok bezala, Juan de Garay kuartelak ez lukeela funtzionamenduan jarraitu behar. Gainera, azpiegitura militarrak Irala auzoari kentzen dizkion 6.500 metro karratu horiek «auzoaren eta hiriaren premietara bideratu beharko liratekeela», adierazi du KEM-MOC ohar batean.
Talde antimilitaristak, «Ukrainako gerrak areagotu duen gastu militarra» salatu du, baita ere. «Biztanle gehienen bizitza hobetzeko baliabideak kentzen ditu, eta gerra-industriaren onurak baino ez ditu handitzen», gaineratu du, eta dei egin die Irala auzoari eta Bilbon bizi diren pertsonei bakearen alde eta gerraren aurka mobilizatzera, Juan de Garay kuartelaren aurkako salaketarekin bat eginez.

La explotación laboral en dos bares de Donostia destapa más en Hondarribia

GKS reivindica en las calles la necesidad de construir un Estado socialista

Otegi: «¿Me explican por qué la soberanía es buena para los españoles y mala para los vascos?»

Los vídeos de la mortal paliza al joven negro Tyron Nichols generan indignación en EEUU

« Notre enfant est la seule enfant scolarisée à Briscous à subir vos décisions abjectes »

Artolazabal: «ETA fue un error; ante Franco se podía ser rebelde con kaikus o mendigoizales»

Inteligentzia artifiziala: euskarak bere tokia behar du

Javi Rivero y Gorka Rico, del Ama de Tolosa, Cocineros Revelación de Madrid Fusión 2023
