Bizkaiko Aldundiak Bilbo - Durango - Arratia tranbia zaharraren zati bat berreskuratuko du Basauri eta Bilbo artean bizikletentzako eta oinezkoentzako bide bat sortzeko. Azpiegitura hau eraikitzeko proiektua Imanol Pradalesek, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak eta Asier Iragorrik, Basauriko alkateak, aurkeztu dute. Aldundiak 2,2 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi du.
Behin eraikuntza-proiektua onartuta Aldundiak obrak 2023ko lehen hilabeteetan lizitatzea aurreikusten du. Lanak egiteko epea zortzi hilabete eta erdikoa da.
Basauri eta Bilbo arteko bidegorriak 1.090 metroko luzera du eta laua da ia osorik. Trazadura El Calero auzoko aparkalekuan hasten da eta Etxebarriko udalerritik igarotzen da, Nerbioi-Ibaizabal ibaiaren ibilgua inguratuz El Boquete tuneleraino. Bidegorriak 120 metro luze den tunel hau zeharkatzen du eta Zubialdeko zubira iristen da eta Boluetan Bilboko udal bizikleta sarearekin lotzen da.
Bidegorriaren sekzioa sei metrokoa da, lau metroko zabalerako banda batean, bizikletak bi erreitan ibiltzeko aukera ematen duena, eta bi metroko beste batean, oinezkoentzat, banatuta. Bi bandak behar bezala bereizita eta identifikatuta egongo dira, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.
Obren bidez Arratiako tranbiaren trazadura berreskuratuko da, eta trenbide-plataforma handituko da oinezkoentzako eta bizikletentzako bide berrirako behar den espaziora iritsi arte. El Boquete tunelean, egitura kontserbazio-egoera onean dagoenez, lanak egingo dira, besteak beste, hegoaldeko ahoa egokitzeko, hondatutako eremuak saneatzeko eta lehengoratzeko eta jatorrizko drainadura berreskuratzeko.
Bidegorriak segurtasun-hesiak izango ditu erabiltzaileentzako arriskua dagoen lekuetan, bai eta argiztapena ibilbide osoan ere. Horretarako, eguzki-led argiak jarriko dira, 27,5 metroko tartearekin, aire zabalean eta zazpi metroko tarteetan tunelaren barruan, argiztapen uniformea lortzeko. Era berean, tunelean bideozaintza-sistema bat jarriko da, ibilbide osoa estaltzen duten hiru segurtasun-kamerarekin.

La explotación laboral en dos bares de Donostia destapa más en Hondarribia

GKS reivindica en las calles la necesidad de construir un Estado socialista

Otegi: «¿Me explican por qué la soberanía es buena para los españoles y mala para los vascos?»

Los vídeos de la mortal paliza al joven negro Tyron Nichols generan indignación en EEUU

« Notre enfant est la seule enfant scolarisée à Briscous à subir vos décisions abjectes »

Artolazabal: «ETA fue un error; ante Franco se podía ser rebelde con kaikus o mendigoizales»

Inteligentzia artifiziala: euskarak bere tokia behar du

Javi Rivero y Gorka Rico, del Ama de Tolosa, Cocineros Revelación de Madrid Fusión 2023
