NAIZ

Luis Mari Zalduaren eta Eneko Zuloagaren lan bana aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak Durangon

Euskaltzaindiak Luis Mari Zalduaren ‘Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak’ ikerlana eta Eneko Zuloagaren ‘Mendebaleko euskara zaharra’ (UPV/EHUrekin elkarlanean) liburuak aurkeztuko ditu Durangoko Azokan.

Luis Mari Zalduak bere azken ikerlana eramango du Durangoko Azokara.
Luis Mari Zalduak bere azken ikerlana eramango du Durangoko Azokara. (NAIZ)

Euskaltzaindiak aurten ere izango du lekua abenduaren 7tik 11ra bitartean ospatuko den Durangoko Azokan. Zehazki, Luis Mari Zalduaren ‘Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak’ ikerlana eta Eneko Zuloagaren ‘Mendebaleko euskara zaharra: ezaugarriak, kronologia eta geografia’ (UPV/EHUrekin elkarlanean) liburuak aurkeztuko ditu Landako Gunean Ahotseneak hartuko duen espazioan.

Akademiatik azaldu dutenez, Zalduak erromatar garaiko euskal mintzaira aztertzen du ikerlan berrian. «Euskal Herriko Antzinaroko jainko-jainkosen izenen gainean esan dena eta esan datekeena biltzen du liburuak, neurri batean», zehaztu dute.

Bere aldetik, Eneko Zuloagaren lana dialektologia historikoaren esparruan kokatzen da eta mendebaleko euskara zaharra du aztergai. «Zehazki, Erdi Aroan Euskal Herriko mendebalean zeuden ezaugarri eta zatiketa dialektal nagusiak ditu aztergai, Lakarrak (2014-2011) ‘Mendebaleko Euskara Zahar’ deitutako unitate linguistikoaren nondik norakoak», egin dut ñabardura.

Nobebade horiez gainera, azken egunotan argitaratutako bi liburu ere eramango ditu Euskaltzaindiak Durangoko Azokara. Batetik, ‘Faktoriako geziak’, Adolfo Arejita euskaltzainak Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioan emandako orientabideak biltzen dituen agerkaria, eta, bestetik, 2021eko edizioan, Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sariketan saridun izan diren idazle gazteen narrazioak eta olerkiak biltzen dituen liburuxka.

Akademiaren erakusmahaian izando dira baita ere aurten argitaratutako beste zenbait liburu. Euskaltzaindiak nabarmendutakoen artean daude ‘Gasteizko Toponimia VIII: Dibiña I’ disca, ‘Henrike Knörr (1947-2008). Idazlan hautatuak. Textos escogidos’, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean ondutako ‘Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa’, Rennes-2 unibertsitatearekin batera argitaratutako ‘Territoires, Langues, Littératures & Cultures: Confrontations, Lectures, Translations’, Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean egindako ‘Allande Socarros (1957-2021). Euskal idazlan eta lekukotasun’, Euskarabidearekin landutako ‘Euskara Nafarroako hezkuntzan: egoera eta aukera berriak’, Txomin Peillenen ‘Ene bertsoen bilduma (1951-2021)’ eta Jabier Kaltzakortak paratutako ‘Zerbitzariren idazlan hautatuak’.