
Igandean ospatuko da final handia, «epikoa» hiru gonbidatuen ustetan, baina orain arteko bideaz hitz egiteko tartea hartu dute lehendabizi. Berritasunen inguruan mintzatu dira, Urienek Oihana Iguaranen doinua ekarri du akordura, eta doinuaren ezaugarriak aletu ditu. Aitor Bizkarrak hiztegi eta lexiko berria ekarri du bertsorata Urienen ustez, «hurbilpen bat egin du bestelako atmosfera batzuetara».
Arregik, berritasunen aurrean, eta jada plazako eguneroko jardunean berritasuna ez dela aitortu badu ere, saio bakoitzean ikuspegi feministatik landutako bertsoaldi ezberdinak azpimarratu ditu: «Zuzenean feminismoaz hitz egin gabe, baina feminismotik, oso modu ezberdinetan islatu da ikuspegi hori».
Haritz Mujikak Gasteizen botatako agurraren harira sare sozialetan sortutako eztabaida gogoratu du Pagolak, uste du askori txapelketaren dimentsioa eta kantarien kokalekuak zeintzuk izan beharko luketeen berpentsatzea egin ziela: «Begirada zorrotza ez dute feministek bakarrik, sentsibilitate asko daude eta horrek eman zion txapelketari halako toke bat».
Zein roletatik kantatu ohi duen bertsolariak azaldu dute, eta baita gai-jartzaileen jardunaren inguruan hausnartu ere. Urienek azaldu du: «Zilegitasunaren mamua bueltaka dabil, eta gai-jartzaile taldeari beldur hori sumatu diogu». Gaieri tiraka, epikaren auzia atera da. Arregik galdetu du: «Epikoa ez den garai batean ez bagaude, nola kantatzen zail epikari?». Pagolaren ustez epikak ere aldatzen doaz, eta akaso, beste epika batzuen aurrean gaude.
Amaitzeko, azken punturik ez, baina «kiniela originalak» izan dira aipagai: Hasierako agurrean aterako den hitza, zozketak erabakitako bertsolarien ordena, txapeldunaren agurreko eskertzan zer agertuko...

Elkartasun uholdea Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren atxiloketa salatzeko

Borroka herritarrak abiatzera deitu dute Barbadok eta Zelaiak, herri burujabea eraikitzeko

Ranking de alternativas al aceite de oliva, de más saludable a menos

Dos heridos graves tras sufrir el ataque de un jabalí en el nacedero de Arteta, en Ollaran

Euskal derbien handitasuna: irudi batek mila hitzek baino hobeto islatuta

Borroka herritarrak abiatzera deitu dute Barbadok eta Zelaiak, herri burujabea eraikitzeko

Suecia ya siente los desafíos de una sociedad sin dinero en efectivo

Esperanza y sensacionalismo orbitan el exoplaneta K2-18 b
