
Urteko azken jardunaldia iritsi da. Gizonezkoen Ohorezko Mailan partida bakarra aurreratu da larunbaterako, eta neurketa hori ez da edozein izango. Izan ere, Gernika eta Ampo Ordizia arituko dira elkarren kontra Urbietan (16.30).
Oso ibilbide ezberdina daramatzate bi taldeek denboraldiko lehen zazpi jardunaldietan. Bizkaitarrek sei porrot jaso dituzte orain arte jokatutako sei partidetan. Gogoratu behar da Gernikak maila galdu zuela iaz, baina berreskuratu egin zuela bulegoetan eta lehen jardunaldian atseden hartu zuen Ohorezko Mailak 13 talde dituelako denboraldi honetan.
Gauzak hala, azken-aurreko postuan dago, 0 punturekin, azkena del La Vilarekin berdinduta. Taldeak ezin izango du, beste behin, Eneko Gorostizarekin kontatu, jokalari gazteari ebakuntza egin behar izan baitiote aste honetan. «Dena ondo» atera arren, klubak adierazi duenez, oraindik itxaron beharko du zelaietara bueltatzeko.
Gernikak bere maila berreskuratzen ari den Ampo Ordizia izango du aurrean. Goierritarrek iazko finala jokatu zuten eta dudaz beteriko hasiera baten ostean, badirudi bide ona hartu dutela. Urbietan irabaziz gero, hirugarren garaipena eskuratuko lukete jarraian Pasek Belenos (36-17) eta SilverStorm El Salvadorri (32-30) irabazi eta gero.
2021-2022 denboraldian elkarren kontra jokatutako partidetan, Ordiziak biak irabazi zituen. Bosgarren jardunaldian jipoi galanta eman zioten (51-8), baina 12. jardunaldian Urbietan jokatutakoan, puntu bakar batengatik bakarrik lortu zuen garaipena talde gipuzkoarrak (15-16).
Goierritarrek aste honetan jakitera eman dutenez, Tulio Sosa argentinarra fitxatu dute Ordiziara itzuliko ez den Caylib Oosthuizen hutsunea betetzeko. Lehen lerroko jokalari berriak 32 urte ditu eta 112 kilo pisatzen ditu. Hala ere, Federico entrenatzaileak bajak izango ditu: Mikel Perez, Julen Goia, Ander Alberdi, Malcom Kerr eta Eneko Salinas.
Eibarrek Ohorezko Mailako bigarren itzulia hasiko du
Emakumezkoetan, urteari amaiera eman baino lehen, bigarren itzuliari emango zaio hasiera larunbat honetan. Ondoren geldialdia egongo da Ligan eta berriro bueltatuko da urtarrilaren 14 eta 15ean. Eibarrek Superkopako txapeldun eta ligako sailkapeneko bigarren postuan den Majadahonda hartuko du bihar Unben (16.00).
Armaginek ondo amaitu zuten lehen itzulera, CRAT Residencia Rialtarekin (24-19) lortutako garaipenari esker jaitsiera postu zuzenetik alde egin baitzuten. Baina bihar aurkari zaila dute gipuzkoarrek eta ahal duten guztia eman beharko dute puntuatu ahal izateko.

La explotación laboral en dos bares de Donostia destapa más en Hondarribia

GKS reivindica en las calles la necesidad de construir un Estado socialista

Otegi: «¿Me explican por qué la soberanía es buena para los españoles y mala para los vascos?»

« Notre enfant est la seule enfant scolarisée à Briscous à subir vos décisions abjectes »

Los vídeos de la mortal paliza al joven negro Tyron Nichols generan indignación en EEUU

Artolazabal: «ETA fue un error; ante Franco se podía ser rebelde con kaikus o mendigoizales»

Inteligentzia artifiziala: euskarak bere tokia behar du

Javi Rivero y Gorka Rico, del Ama de Tolosa, Cocineros Revelación de Madrid Fusión 2023
