
Pertsona gutxi ez dira ohartu Shakirak kanta berria egin duela Bizarrapekin batera, baina halakorik balego azalduko dugu testuingurua: Bizarrap ekoizle argentinarrak mundu osoko abeslariak hautatzen ditu haiekin noizean behin kantak plazaratzeko, Youtube bidez. Pixkanaka oihartzun handia lortzen joan da eta bere azken argitalpenek bideo plataformako marka guztiak hautsi dituzte.
Aurretik Quevedorekin batera egindako abestiak sekulako arrakasta izan bazuen, orain Shakirarekin batera aritu da. Bizarrap eta Shakira, nahasketa perfektua; munduari buelta eman zion ordu gutxitan. Baina osagai garrantzitsu bat du abestiak, eta horrek ere biralizatzen lagundu dio. Izan ere, Shakirak sortutako hitzak Gerard Piqué bikoteoiari zuzentzen dizkio. Kritikak eta txaloak jaso ditu, entzule orok dute zer esan.
Gurera etorriz, Kai Nakai abeslari arabarrak abesti ospetsuen euskarazko bertsioak egin izan ditu azken aldian, eta oraingoan ere berdina egin du. Hala, Twitter bidez zabaldu du ‘BZPR Music Sessions #53’ izena daraman Bizarrap eta Shakiraren arteko elkarlanaren itzulpena. «Ni bezalako otso bat ez dago galdua, ni bezalako otso bat ez dago zu bezalakoekin», dio Kai Nakaik.
Bueno, pues ahí te va guapi 😉 https://t.co/iSmpoCdnBF pic.twitter.com/HfyK0E4jlr
— Kai Nakai (@kainakaimusic) January 13, 2023
Kai Nakaik –Iratxe Aguilera– kontatu izan du betidanik gustatu zaiola ‘coverrak’ egitea, eta zaletasun horretaz baliatuz, denak dantzan jartzeko gai diren abestien bertsioak egiten ditu noizean behin, halanola, Bizarrap eta Quevedoren arteko elkarlana edota Rosaliaren ‘Despechá’.

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso
Des propos sexistes à l'inauguration d'AB Campus

El PNV perdería en Gasteiz 5 parlamentarios y EH Bildu ganaría 3, extrapolando datos forales

PNV y PSE aceleran un pacto global para desbancar a EH Bildu de la mano del PP

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
