NAIZ

‘B de Bilbao’ izango da Aratusteen irudia

Oscar Mendezen ‘B de Bilbao’ obra gailendu da edizio honetan lehiatzen ziren 125 lanen artean. Aratusteak otsailaren 17tik 21era ospatuko dira hirian.

Bilboko 2023ko Aratusteak iragartzeko kartela.
Bilboko 2023ko Aratusteak iragartzeko kartela. (Oskar MATXIN EDESA)

Bilboko 2023ko Aratusteek badute dagoeneko jai herrikoi horien espiritua irudikatuko duen irudia. Oraingo aldi honetan, ‘B de Bilbao’ lana, Oscar Mendezena, izango da Aratusteak iragarriko dituen kartela. Beste behin ere, eta murriztapenik gabe, Bilbok, bost egunean zehar (otsailaren 17tik 21era), publiko guztiendako ospakizunak, dibertsioa eta jarduerak izango ditu.

‘B de Bilbao’ diseinua beste sei finalistaren aurretik atera da; izan ere, herritarrek emandako botoei esker gertatu da hala, zeintzuek azken erabakian %66 adinako balioa izan baitute, eta halaber epaimahairen irizpideari esker, zeinak gainerako %33a adinako balioa izan baitu.

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak aurkeztu du gaur goizean kartel irabazlea prentsaurrekoan. Ondoan izan ditu edizio honetako Kartel Lehiaketako epaimahaia osatu duten kideak: Jaien Batzorde Mistoko presidentea; Asier Abaunza eta Carlos David Garcia zinegotziak; Iñigo Iglesias, Bilboko Konpartsen ordezkaria; Esmeralda Hernando, blogaria eta dibulgatzailea; Aitor Arakistain, BilbaoArten irudi digitalaren tailerreko maisua; Alicia Fernández, Rekalde Aretoaren zuzendaria; Itsaso Jubeto, Txurdinagako Merkatarien Elkarteko ohorezko presidentea; eta Cristina Guezuraga, Sirope agentziaren zuzendari sortzailea.

2.122 pertsona hartu dute parte bozketan.