
Goierriko Garapen Agentziak (Goieki), Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker eta eskualdeko zenbait eragilerekin elkar lanean, abian jarri du ‘Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integratuak: enpleguari buruzko prestakuntza’ proiektua. Gizarte eta eskualde kohesioa hobetu nahi dute programa horren bidez. Horretarako, funtsezkoa dela uste dute pertsona guztien enplegagarritasuna hobetzea, «salbuespenik gabe».
Goiekik egoera ahuletan edo behartsuetan dauden pertsonen enpleguratzea bultzatu nahi du, eta aurkeztu duten proiektu berriaren helburu nagusia pertsona bakoitzaren gaitasunetara egokitutako irtenbideak eta alternatibak eskaintzea dela esan du.
Erakunde publiko edo pribatuetan praktikak eginez amaituko dute formazioa parte hartzaileek, prestakuntza-ibilbide integratu baten bidez. Hori gerta dadin, oinarrizko «prestakuntza-ekintza zabala» planteatuko dutela aurreratu dute.
Eskualdeko kezka
Eskualdeari begirako kezka ere badute goierritarrek. Proiektuaren sustatzaileek ohar baten bidez azaldu dute litekeena dela hurrengo urteetan belaunaldi erreleboaren beharrei aurre egiteko «behar adina pertsona ez izatea».
Goierrin «punta-putako» enpresa sarea dagoela adierazi dute, baina bertan, oro har, «gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan» daudenek lanposturik ez dutela lortzen aitortu dute.
Horretarako, premiazkoa da abian jarri den proiektuaren gisakoez «oinarrizko gaitasunak eta teknikak hobetzea», hori martxan jarrita, lan merkatura «ahalik eta hobekien» iristeko aukera zabalduko baitzaie.
Prestakuntza zabala
Goiekik aurkeztutako proiektuaren bidez «oinarrizko prestakuntza ekintza zabala» planteatzen da hasieran, parte hartzaileei 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera emanez. Eta ondoren, prestakuntza ekintza teknikoak planifikatuko dira.
Lehenik lorezaintzaren alorrean arituko dira; izan ere, 2023ko udaberriko ikasturtearen amaieran, udalek eta enpresek esparru honetako langile premia izango dute. Ondoren, elektrizitatearen eta ehungintzaren arloetako prestakuntza teknikoa landuko dute. Eta horrekin batera, enpresa edo erakunde publikoetan egingo dituzte praktikak. Zeharkako gaitasunen inguruko prestakuntza ere jasoko dute, pertsonen komunikazio, lidergo eta talde lanean jarduteko gaitasuna garatzeko.
Emaktiva eta ekintzailetza
Otsailean Emaktiva programarekin hastea aurreikusten da. Lehenik izen-emateak irekiko dira, ondoren hautaketa prozesu bat egingo dute, eta azkenik, maiatzean, langabezian dauden emakumeei orientazioa eta laguntza emateko plana garatuko da. Ekintzailetzan, digitalizazioaren arloko prestakuntza jasoko dute Goierri Eskolaren eskutik.

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Katixa Agirreri AEBetarako sarrera ukatu diote ‘Mothers don't’ eleberria aurkeztera zihoanean
