
Ilunion enpresak azpikontratatutako Onkologikoko garbitzaileek mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute, astebetez greba egin ostean ELA sindikatuaren babesarekin. Soldata-arrakalarekin amaitzeko ari dira protesta egiten.
Langileek urtarrilaren 30ean hasitako grebaren balorazio «oso positiboa» egin dute. ELAk azpimarratu du 20 eguneko grebarekin jarraitzea erabaki dutela, «Onkologikoko zuzendaritzak legez kanpo jartzen dizkien zailtasunak gorabehera».
Azaldu dutenez, sindikatuak langileen baldintzei buruz hitz egitera gonbidatu zituen Ilunion eta Onkologikoa, baina «bi zuzendaritzetako batek ere ez zuen onartu». ELAk mobilizazioei ekin zien orduan, eta, langileek greba hasi zutenean, Onkologikoko Zuzendaritzak «beste langile batzuei eskatu zien garbiketa-taldeko zeregin batzuen ardura hartzeko», hala nola «zaborra ateratzea edo komuneko papera berritzea».
«Horrela, Onkologikoak langileen grebarako eskubidea ukatzen du», nabarmendu du ELAk, eta azaldu du «legez kanpoko» jokabide horren aurrean sindikatuak salaketa aurkeztu duela Lan Ikuskaritzan. Ildo horretan, berretsi du ELAk sektoreko erreferentziatzat hartzen duen Gipuzkoako hitzarmenean «erabat maskulinizatutako» kale-garbiketako sektoreko langileek 5.000 euro gehiago kobratzen dituztela urtean Iluniongo garbitzaileek baino. «Horrek %25eko aldea dakar, eta ez da alde bakarra, Ilunioneko langile gehienak emakumeak baitira».
Onkologikoko garbitzaileek mobilizazioekin jarraituko dute datorren astean, salatutako egoerarekin amaitzeko eta lan-baldintzak hobetzeko. Hala, elkarretaratzeak eta manifestazioak egingo ditu larunbat honetan hasi eta datorren ostiralera arte Donostiako osasun-zentroan eta inguruetan.
Vers un doublement des buralistes à la frontière entre la Navarre et le Pays Basque Nord

EH Bildu le pisa los talones al PNV en Gipuzkoa: se sitúa a solo 1,3 puntos

EH Bildu y Contigo Navarra crecen, los bloques se mantienen y Vox entra

Brevet : Pap Ndiaye autorise le passage de l'épreuve de sciences en basque

Réforme des retraites : nouvelle mobilisation à Bayonne avant une semaine de blocage

El espéculo abre un diálogo entre tecnología y feminismo

«El relato oficial romantiza demasiado el fenómeno del chabolismo en Bilbao»

«Espezialista guztiek gauza bera esaten dizutenean, erabakia ez da zaila, asimilatzea da zaila»
