Suaren inguruan Altsasun.
Suaren inguruan Altsasun. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Bilbon, sardinaren hiletarekin itxi dituzte aratusteak.
Bilbon, sardinaren hiletarekin itxi dituzte aratusteak. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Altsasuko momotxorroak.
Altsasuko momotxorroak. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Altsasuko momotxorroak, prestatzeko lanetan.
Altsasuko momotxorroak, prestatzeko lanetan. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Txatxuak arrapaladan atera dira kalejirara.
Lantzen, txatxuak arrapaladan atera dira kalejirara. (Iñigo URIZ | FOKU)
Ziripot gorpuzten duen lanztarra, kalejirarako janzten.
Ziripot gorpuzten duen lanztarra, kalejirarako janzten. (Iñigo URIZ | FOKU)
Miel Otxin eta Ziripot gainontzeko pertsonaiekin irten dira kalejiran.
Miel Otxin eta Ziripot gainontzeko pertsonaiekin irten dira kalejiran Lantzen. (Iñigo URIZ | FOKU)
Miel Otxin iluntzean erre dute, kalejiraren ondoren.
Miel Otxin iluntzean erre dute Lantzen, kalejiraren ondoren. (Iñigo URIZ | FOKU)
Lantzeko zortzikoa dantzatu dute txatxuek plazan.
Lantzeko zortzikoa dantzatu dute txatxuek plazan. (Iñigo URIZ | FOKU)
Mamoxarro eta muttuak, Unanun.
Mamoxarro eta muttuak, Unanun. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Herritarren atzetik ibili dira mamoxarroak Unanun.
Herritarren atzetik ibili dira mamoxarroak Unanun. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Unanun, mamoxarroak bazterrak nahasten ibili dira.
Unanun, mamoxarroak bazterrak nahasten ibili dira. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Mamoxarroak Unanuko kaleetara atera dira.
Mamoxarroak Unanuko kaleetara atera dira. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Kandelekin gerturatu dira bilbotarrak inauteriei agur esatera.
Kandelekin gerturatu dira bilbotarrak inauteriei agur esatera. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Jendetza bildu da Arriaga Plazan ere bai.
Jendetza bildu da Arriaga Plazan ere bai. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Bilboko Plaza Berrian egin dute sardinaren hileta.
Bilboko Plaza Berrian egin dute sardinaren hileta. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Uztaritzen ere giro ederra izan da, ihauterien harira antolatutako Hartzaro Festibalarekin.
Uztaritzen ere giro ederra izan da, ihauterien harira antolatutako Hartzaro Festibalarekin. (Guillaume FAUVEAU)
Kalejira Uztaritzen.
Kalejira Uztaritzen. (Guillaume FAUVEAU)
NAIZ

Heldu zaie bukaera inauteriei

Toki gehienetan, astearte honetan bukatu dira inauteriak. Pandemiaren eraginez bi urte luzez ohiko eran ospatu ezinik egon ondoren, aurtengoan gogoz hartu dituzte eta jaialdi jendentsuak nonahi izan dira.

Bi urteko geldialdiaren ondoren, gogoz hartu ditu jendeak aurtengo inauteriak. Dela bereziki ezagunak diren tokietan, zein beste edozein lekutan, jendetza batu da jaira. Zenbait herritan joan den astean eta beste batzuetan datozenetan ospatu behar badituzte ere, Euskal Herriko toki gehienetan astearte honetan bukatu dira inauteriak.

Aski ezagunak dira Lantzeko inauteriak, Euskal Herrian bertan zein gure mugetatik at. Aurten ere, bisitari ugari izan dituzte herrian, jaia bertatik bertara ezagutzeko asmoz gerturatuak. Kalejiran ibili dira herritik Ziripot eta txatxuak, eta baita hura gogaitzen ibiltzen diren Miel Otxin eta Zaldiko ere. Herrian jazotako gaiztakeria guztien erruduntzat jota, iluntzean erre dute Miel Otxin, harekin batera ezbehar denak uxatzeko.

Tolosakoek ere badute fama eta, asteburuan Piñata eguna ospatzekoak badira ere, gaur izan dute azken eguna inauteriek. Goizeko 11.00etan abiatu dira Karroza eta Konpartsak eta 19.00etan Dantzaldia izan dute Berdura Plazan.

Altsasun ere jai eguna izan dute gaur, azkena ez bada ere. Izan ere, larunbat honetan ere kalejirak eta dantzaldiak antolatu dituzte. Gaur, ordea, herri bazkaria eta kalejira izan dituzte, besteak beste. Egunari amaiera emanez, 21.00etatik aurrera, ezkil-errepika, dantza eta mozorroa kentzea egin dituzte.

Handik gertu, Unanun, mamuxarroak eta muttuak ibili dira kaleetan barrena.

Bilbon, urtero legez, sardina ehortzi dute. Inauteriak bukatuta, datorren urtera arte agurtu dute bilbotarrek. 19.30ean atera dira sardinarekin Plaza Berritik eta ordu erdira hasi dute hileta Arriagan.