
Oriako Traineru Jaitsierak arrauneko udarako denboraldia gertuago dagoela esaten du beti. Martxoan antolatzen den test honek Eusko Label zein Euskotren Ligetan –KAE1, KAE2 edota ETE Ligetan ere– arituko diren traineruen sasoia nola dagoen aztertzeko balio izaten du. Gaurkoan, euria izan da protagonista Orio inguruan egin den estropadan, baina bertan Bermeoko Urdaibai, gizonetan, eta etxeko arraunlariak, emakumeetan, izan dira garaileak.
Azken hauekin hasiz, llagut modalitatekoak eta beteranoak bezala, Saikola-Orio ibilbidea egin dute, 4.000 metrokoa. Denboraldiaurre honetan Donostiarrarekin mantentzen ari den lehian Orio garaile atera da gaurkoan ere, etxean, ondo ezagutzen duen estropada eremuan. Mirotzek egin duten denbora 14:39.45ekoa izan da, aurkari zuzenari 13 segundoko aldea ateraz.
Hirugarren postuan Tolosak amaitu du, 27 segundora, eta Arraun Lagunak ontzia laugarren izan da, 33 segundora. Ondoren sailkatu dira Hondarribia, Zumaia-Delteco, Hibaika, Zarautz-Gesalaga, Ondarroa eta Hernani.
Gizonetan, 6.000 metroko luzera zuen Mapil-Ainaga-Orio ibilibidea egin dute eta, bertan, Oriok ezin izan du dobletea egin, Bermeoko Urdaibai azkarragoa izan baita gaurkoan. Bizkaitarrek 19:38.19ko denbora egin dute, mirotzek baino 6 segundo gutxiago. Ikusten denez, lehia bizia izan da.
Hondarribia, Sestaon eta etxeko traineru jaitsieran garaile izan zena, hirugarren izan da Oriako ibaian, 12 segundora, eta Donostiarra bere atzetik iritsi da, 23 segundora. Ondoren sailkatu dira San Juan, Santurtzi, Ondarroa, Orio B, Getaria, San Pedro, Zumaia-Delteco, Zarautz, Lapurdi, Arkote, Hondarribia B, Hibaika, Doniarra B, Ondaroa B, San Juan B, Orio C eta Mutriku.
Bestalde, beteranoen estropadan, Chapela izan da garailea 14:40.14ko denbora markatuz. Badok 13 izan da bigarren, sei segundora, eta Fortuna, hirugarren, 20 segundora.
Vers un doublement des buralistes à la frontière entre la Navarre et le Pays Basque Nord

EH Bildu le pisa los talones al PNV en Gipuzkoa: se sitúa a solo 1,3 puntos

EH Bildu y Contigo Navarra crecen, los bloques se mantienen y Vox entra

Sebas Gurtubai y Zigor Blanco recuperan la libertad tras casi 20 años de cárcel

Brevet : Pap Ndiaye autorise le passage de l'épreuve de sciences en basque

El espéculo abre un diálogo entre tecnología y feminismo

«El relato oficial romantiza demasiado el fenómeno del chabolismo en Bilbao»

«Espezialista guztiek gauza bera esaten dizutenean, erabakia ez da zaila, asimilatzea da zaila»
