
Uztailaren 16an egingo dute Baztandarren Biltzarra, Elizondon. Erreleborik ezaren ondorioz bertan behera utziko zutela ohartarazi bazuten ere, taldea indarberritu eta bestaren 60. urtemuga antolatu dute, azkenean. Herritarrei jaian ez ezik antolakuntzan ere parte hartzeko deia luzatu diete: «Gu motorra izanen gara baina bolondresen eta Baztango 15 herrien laguntza ezinbertzekoa da besta hau behar bezala ospatzeko».
Urtarrilaren 2an orain arte Baztandarren Biltzarra antolatzen zuen taldeak iragarri zuen ardura utziko zuela eta kolokan geratu zen Baztango festarik ezagunena. Hala ere, inork gidaritza hartzeko prestutasuna agertzekotan laguntzeko borondatea agertu zuten, eta horrela izan da: «Orduko zenbait kide eta ilusioz agertutako zenbait baztandar elkartu eta elkartearekin aitzinera egitea erabaki dugu». Izan ere, adierazi dutenez, baztandar askok «nortasunaren zati bat» galtzen zutela sentitu zuten eta talde «anitza» osatu dute.
60. urteurrena izango du festak aurten eta «berezia izatea» nahi duela adierazi dute. Hala ere, gogora ekarri nahi izan dute Baztandarren Biltzarrak lehenago ere oztopoan izan dituela, eta baita gainditu ere. Hala nola, «1976 eta 1986ko tentsioak, bigarren hortan besta bertan behera geldituz, edota 2020 eta 2021eko hutsuneak, covid-19ak eraginda».
Aurten ordea, lortu dute lantaldea osatu eta festa antolatzea eta baztandarrei zuzendu zaizkie «Hasi baserritar jantziei hautsak kentzen, has zaitezte zuen orgetarako ideiak pentsatzen, segi Baztanen eskuaraz barra-barra solastatzen, auzolan erraldoi hau ez baita itzaliko!».

Modus Operandi taldearen ‘Laztana’ bideoklipa, NAIZen ikusgai primizian
« Troubles bipolaires, près de 10 000 cas au Pays Basque »

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

A 70 euros la consulta, así han tasado la entrega de la sanidad a las mutuas

El TAV sepultará los restos de un poblado neolítico y de una calzada romana en Gasteiz

La falta de inclusión de personas con discapacidad, caldo de cultivo para el bullying

Musk y cientos de expertos llaman a una pausa en los experimentos con inteligencia artificial

Eta hala ez bazan? Ipuinen bitartez mundua eraiki eta deseraiki egin daiteke
