
EH Baiko militanteek bigarren etxebizitzen kopurua erakusten duten panelak banatu dituzte Ipar Euskal Herriko herri sarrera guzietan. Azaldu dutenez, «ekimen honen xedea, hamarkada luzeetan zehar etxebizitza arloan bizi dugun egoeraren larritasuna azaleratzea izan da».
«Problematika hortaz jabeturik, EH Baik urteak darama arlo horretan lanean eta oraingoan, gure lan ardatzetako bat den bigarren etxebizitzen kopuruari eman nahi izan diogu fokua», gaineratu dute. Izan ere, «Ipar Euskal Herrian bizitegi sozialen parkea baino bi aldiz handiagoa da bigarren etxebizitzena».
Gogoratu dutenez, 2018 eta 2019 artean, bigarren etxebizitzen kopurua 5.617 etxebizitzetan hazi da. «Emendatze horren atzean dauden arrazoiak hauexek dira: erakitze berriak, etxebizitzen banaketa edo etxebizitza berrien eraikitzea beste erabilpen bat zuten eraikinetan».
«Urte batez, 498 bigarren etxebizitza gehiago sortu dira, gutxienez 8 hilabetez hutsik diren Ipar Euskal Herriko etxebizitzen kopurua 42.743raino igoz. Eguneraketa honek urtebetean gertaturiko bilakaera ebaluatzeko balio du. Azpimarratu behar dugu biztanleriaren erroldan oinarritzen dela, hots pertsonen deklarazioetan eta 2020ko covid krisiak ez duela eragin kopuru horietan», azaldu dute.
Eta, nabarmendu dutenez, «proportzioan, bigarren etxebizitzak, parkearen %20tik gora dira oraino. Horrek erran nahi du Ipar Euskal Herrian, bost bizitegitatik bat bigarren etxebizitza dela».
Hartu beharreko neurriak
EH Bairen ustez, etxebizitza eta lurralde antolaketa politiketan, «aldaketa erradikal eta globala behar da». Eta «berehalako lege aldaketen» beharra aldarrikatu dute.
Indar politiko abertzaleak proposatu du «tentsiopeko lurraldearen hedatzea Ipar Euskal Herri osoari, zonalde honi lotutako neurriak auzapezen eta herriko kontseiluen eskutan ezartzeko». Baita bigarren etxebizitzen gaineko zerga berezia ezartzea, «hutsik geldituko den bizitegi bat erosten dutenek bertako fiskalitateari ekarpen handiagoa egin diezaioten».
Halaber, egoiliar estatusaren egingarritasuna aztertzeko ikerketa bat abiatzea eskatu du, «jabetzarako irismena erregulatzeko».
Manifestazioa, apirilaren 1ean
EH Baik parte hartuko du apirilaren 1ean, europar mailako mobilizazio egun baten baitan, 15.00etan Baionako suprefeturatik abiatuko den etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioan, Herrian Bizi plataformak antolatu duena.
«Ezinbestekoa da, herri presioa mantentzea, garaipen berrietarako bidea ideki dezaketen hitzorduak indartuz», azpimarratu du.

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Katixa Agirreri AEBetarako sarrera ukatu diote ‘Mothers don't’ eleberria aurkeztera zihoanean
.jpg)
Canal Roya, destrozar un valle pirenaico con fondos europeos para desarrollo sostenible
Vers un doublement des buralistes à la frontière entre la Navarre et le Pays Basque Nord
