
Errusiako presidenteak, Vladimir Putinek, Mariupol bisitatu du igande honetan, «hainbat gune ikuskatzeko eta bertakoekin hitz egiteko», Tass ajentziaren esanetan.
Atzo, Errusiak bere egin zuen IX urteurrenean Krimean izan ondoren gauez helikopteroan iritsi da Putin Azov Itsasoari begira dagoen Mariupolera, iaz Vertan egon zen loskar izugarriak eta odoltsuak tamalez famatu zuen hirira.
Putinek kotxez zeharkatu du Errusiar Armadaren setioak guztiz suntsitu zuen hiria eta eraberritze lanak ikuskatu ditu.
«Zure alde otoi egiten dugu», azaldu dio biztanle batek «paradisu txiki honetatik».
Errusiako Armadak duela urtebete ekin zion inbasiotik kontrolpean hartutako gunetara Putinen lehen bisita dugu gaurkoa –martxoaren hasieran Mariupol bisitatu zuen Sergei Shoigu Defentsa ministroak–.
Mariupol Donetskeko oblasten hegoaldean da, Donbassen. 2014an bertan hasi zen gerran Ukrainak hiri estrategikoa mantentzea lortu zuen, batez ere Azoveko batailoiaren erasoaldiari esker.
Joan den ostiralean Kremlinaren maizterra atxilotzekuo agindua eman zuen Hagako Auzitegi Internazionalak. Mendebaldeko adituek «desafiotzat» jo dute bisita.
Ondoren, Ukrainako mugatik gertu dagoen Rostov Don hiriburuan parada egin du Putinek eta Armadako burua den Valeri Gerasimov jeneralaren eta beste agintari militarren parteak jaso ditu.
Krimean hasi zuen Putinek bere ibilaldia larunbatean. Segurtasuna bermatzeko ezustean iritsi zen Sebastopoleko portu-hirira, aurrez Kremlinek gune kultural baten inaugurazioa bideokonferentziaren bidez egingo zuela iragarri ostean.

El TAV sepultará los restos de un poblado neolítico y de una calzada romana en Gasteiz

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

A 70 euros la consulta, así han tasado la entrega de la sanidad a las mutuas

Clara Ponsatí, en libertad tras ser detenida al regresar tras cinco años de exilio a Barcelona

Continuidad en Nafarroa y avances generalizados de PNV y EH Bildu, en la macroencuesta de EITB

La falta de inclusión de personas con discapacidad, caldo de cultivo para el bullying

Musk y cientos de expertos llaman a una pausa en los experimentos con inteligencia artificial

Eta hala ez bazan? Ipuinen bitartez mundua eraiki eta deseraiki egin daiteke
