
Euskara Nafarroako lurralde osoan oztoporik gabe erabiltzeko eskubidea aldarrikatzen duen Corteseko Adierazpenarekin bat egiteko agerraldi jendetsuak egin dituzte eguerdi honetan Castejonen eta Irunberrin, euskararen zonifikazioari «hordagoa» jota.
Iazko azaroan aurkeztu zuten Corteseko Adierazpena izen bereko herrian, eta orduan eman zion hasiera Hordago! herri ekimenak bere dinamikari. Ordutik hamaika ekimen burutu ditu zonifikazioaren aurkako aldarria herrialde guztian zabaltzeko, horien artean Tuterako iazko urriaren 22ko manifestazioa.

Hordago! ekimenak nabarmendu duenez, pixkanaka gero eta pertsona eta eragile gehiago bat egiten ari dira zonifikazioa behingoz gainditzeko eskaerarekin eta, horren ondorioz, «zonifikazioak gero eta babes gutxiago du nafar gizartean».
Irunberrin eta Castejonen, biak eremu ez-euskaldunean, Corteseko Adierazpena irakurri dute eta «hordagoa» jo dute, «erronka bota, punta batetik bertzera joanen dena, Foru Komunitateko leku, herri, kontzeju, hiribildu eta hiri guztiak zeharkatuz».
Azaldu dutenez, «hordago» horrek «lau haizetara zabalduko du hemen eta orain aurrerapausoak eman nahi ditugula edozein nafarrek, edonon dagoela eta edonon bizi dela, foru lurralde osoan euskara ezagutu eta erabiltzeko duen eskubidea praktikan jartzea eragozten duten oztopo guztiak kentzeko».
Nafarroa hiru hizkuntza eremutan banatzen dituen Vascuencearen Legea «gure eskubideak mugatzen dituen oztopoa» dela nabarmendu eta duela lau hamarkadatik indarrean dagoen zonifikazio hori «bidegabea» izateaz gain «anakronikoa» ere badela salatu dute.
«Hordago handira, txikira, pareetan eta jokoan»
Horregatik, eta Corteseko Adierazpenak dioen bezala, «hordago handira, hordago txikira, hordago pareetan eta hordago jokoan» jo dute, «justizia Nafarroan nagusi izatea» nahi dutelako, «inolako bereizkeriarik egon ez dadin; «mundu osoan milioika hiztun dituen gaztelania erraldoiaren ondoan euskara bizi delako» Nafarroan eta haren ezagutza eta erabilerak «handiagoak egiten gaituelako»; euskara «Nafarroako nortasunaren parte berezkoa» delako eta ezin delako ulertu «euskararik gabe Nafarroa eta Nafarroarik gabe euskara»; eta «karta onak ditugulako, eta jokoan jarri nahi ditugu, hordagoa irabazteko, etorkizuna irabazteko, bereizkeriarik, segregaziorik edo eskubideen urraketarik gabeko etorkizuna».

Detienen a un hombre por la muerte de una mujer de 44 años en Arguedas

Una herida grave en Errekaleor tras un ataque que ven instigado por la Ertzaintza

En libertad provisional el presidente del club de rugby de Igorre tras 137 denuncias

Doce menores, al hospital desde el aeropuerto de Loiu por una intoxicación alimentaria
