NAIZ

«Euskalduna izatea ederra da; pilotaria izatea, bikaina; txapeldun izatea, zoragarria»

Oinatz Bengoetxea, pilota profesionala utzi zuenetik, esatari moduan dabil Euskadi Irratiko "Hiru Erregeen Mahaia" kirol-saioan eta Binakako txapelketako finala amaitu berritan esaldi gogoangarri bat utzi zuen: «Euskalduna izatea ederra da; pilotari izatea, bikaina; txapeldun izatea, zorragarria».

Oinatz Bengoetxea, profesional gisara jokatu zuen azken partidan kantxaratzen.
Oinatz Bengoetxea, profesional gisara jokatu zuen azken partidan kantxaratzen. (Iñigo URIZ | FOKU)

Oinatz Bengoetxeak badaki pilota profesionalean txapela janztea zer den. Hiru txapelketa handiak irabaziak ditu leitzarrak (guztira, lau txapel jantzita: bi Buruz Burukoan eta bana Binakakoan eta Lau eta Erdikoan) eta beraz, Euskadi Irratian esandakoa balioan jarri behar da: «Euskalduna izatea ederra da; pilotari izatea, bikaina; txapeldun izatea, zoragarria».

Bengoetxeak iaz utzi zuen pilota profesionala eta ordutik, esatari moduan dabil "Hiru Erregeen Mahaia" kirol saioan, pilota partidetan. Ez da asko urrundu pilotalekuetatik, partida guztietan egon baita, Kepa Iribar kazetaria lagun, eta beraz, Nafarroa Arenan jokatu den final handian ere ez du hutsik egin. Orain, finalak distantziatik ikustea egokitzen zaio, lasaiago hasiera batean baina oraindik ere finalek suposatzen duten grina hori barnetik ezin aterata.

Elordi eta Zabaleta Aspeko bikoteak gailendu dira 2023ko Binakako txapelketan, Baikoko Laso eta Imazi 13-22 irabazita. Leitzarra, Baikon aritu zen eta bere taldekide izandako pilotarien porrotaren aurrean, euskaldun eta pilotarien izaera nabarmendu nahi izan du, emaitzaz harago joan eta eskaini duen hausnarketan.