
Gaur jokatu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako Batel Txapelketen finalak. Bizkaitarrek Sestaoko uretan izan dute hitzordua eta gipuzkoarrek Pasai Donibanen.
Bizkaiko Txapelketarekin hasita, hamabi maila desberdinetan jokatu dira estropadak. Seniorrei dagokionez, Deusto izan da onena emakumezkoetan eta Zierbena gizonezkoetan. Deustuarrek 3,90 segundo atera dizkiote Kaikuri urrezko domina eskuratzeko, eta hirugarren postua Isuntzarentzat izan da 16,90 segundoko atzerapenarekin. Gizonezkoetan, Zierbenak tarte handiak atera ditu finalean. Santurtzi izan da bigarren 11,59 segundora eta Isuntza hirugarren 19,33ra.
Beste mailetan, aipagarriak izan dira Kaikuren emaitzak, urrezko lau dominarekin: alebin mixtoan, infantil mixtoan, kadete nesketan eta jubenil nesketan. Ondarroak ere bi mailetan irabazi du: infantil nesketan eta jubenil mutiletan. Beste garaileak hauek izan dira: Isuntza alebin nesketan, Mundaka alebin mutiletan, Santurtzi infantil mutiletan eta Arkote kadete mutiletan.
Gipuzkoan zazpi mailetan banatu dira dominak, emakumezkoen senior mailan ez delako txapelketarik izan. Gizonezkoen maila nagusiari dagokionez, Donostiarra izan da azkarrena, Ur Jokori 3,98 segundoko aldea aterata eta San Pedro 9,49 segundora utziz.
Beheko mailetan, Hernanik bi garaipen erdietsi ditu, infantil nesketan eta Promesa nesketan, eta Tolosaldeak beste bi, Promesa mutiletan eta jubenil nesketan. Beste irabazleak Zumaia, infantil mutiletan, eta San Juan, jubenil mutiletan, izan dira.
Euskadiko Batel Txapelketak datorren asteburuan jokatuko dira Legutioko urtegian.
Emaitza eta denbora guztiak albistean erantsita dauden PDFetan ikus daitezke.

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y anuncia elecciones para el 23 de julio

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

Por qué Podemos le puede aguar la noche del 28M al PP

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria
