
Erdiz bazterra defendatzeko eta Magnesitas Navarras enpresak han egin nahi duen meategiaren aurka manifestazio zaratatsua izan da larunbat arratsalde honetan, Lurraren Nazioarteko Egunean, Iruñean. Erdiz Bizirik plataformak deitutako mobilizazioa izan da, «Landa eremuaren defentsan» lelopean.
Joan den apirilaren 5ean zabaldu zuten Antoniutti parketik abiatu den mobilizaziora bertaratzeko deialdia Euskal Herriko nahiz atzerriko eragile eta banako guztiei. Bide batez, «ahal bezain bertze asots egiteko» joareak eramatea eskatu zuten. Iruñara joateko autobusak antolatu dituzte Baztanetik, gainera.
Manifestazioa 18.00ak aldera amaitu da Sarasaten. Platafomak Twitter bitartez jakinarazi duenez, Nafarroako Gobernuari zuzendu zaio «proiektua honen tramitazioa lehenbailehen gelditu eta herritarren iritzia errespetatu» dezan.
Bide batez, Maria Chivite buru duen Gobernuaren nahiz beste agintarien «hipokrisia eta zuriketa berdea» salatu dute. «Aho betearekin tokiko ekonomia, jasangarritasuna eta ingurugiroaren alde daudela erraten duten bitartean, eremu babestuak eta tokiko elikaduraren iturriak suntsitu nahi dituzte», esan dute.
Magnesitas Navarras enpresaren proiektua aurrera eramaten bada, hainbat arrisku daudela ohartarazi zuen plataformak: «Zenbait espezie babestu desagertuko dira, inguruko urak nahiz iturriak kutsatuko dira, eta materialen garraioarengatik hautsa nahiz asotsa hedatuko dira. Horretaz gain, Magnaren jarduerak berak eragin zuzena du herritarren osasunean: Nafarroan CO2 gehien ekoizten duten enpresen artean hirugarrena da».
«Meategi proiektua abiatu eta babesten dutenek Baztango lanpostuak eta herritarrak gutxiesten dituzte nekazaritza eta landa eremuaren kontrako zapalkuntza areagotuz», laburbildu dute plataformatik larunbarteko manifestazioan.
Denak ongi etorriak Karlos III.ean... pic.twitter.com/r21UGrKmkj
— Erdiz Bizirik (@ErdizBizirik) April 22, 2023

Chivite auditará los túneles de Belate, pero no la mina Muga

Fallece una joven 17 años electrocutada en la estación de tren de Araia

Yala Nafarroa lanzará un txupinazo que sea «una luz de esperanza para detener este genocidio»

Libertad bajo fianza para Mo Chara, rapero de Kneecap, acusado de «apoyar el terrorismo»
