
Nafar gehienen gogo eta baita gorputz asko ere La Cartujan egongo badira ere, handik 920 kilometrotara, Iruñeko bihotzean lagunen, ia anaien, arteko finala jokatuko dute, halakorik existitzen bada, Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberriak Labriten. Ligaxka batean egon arren, zenbakiak argiak dira eta bien artean 22ra iristea lortzen duenak Jokin Altunaren aurkako Buruz Buruko finalerdietarako txartela eskuratuko du eta galtzaileak agur esango dio lehiaketari.
Futbolak gaur egun duen indarrarekin, ikuskizun zegoen normalean horren itxura ederra izaten duen Bonboneran zer nolako sarrera egongo ote zen eta betekadarik espero ez bada ere, pilotaleku iruindarrak sarrera polita izango duela dirudi, 100 bat sarrera baino ez baitira geratzen saltzeke eta bigarren eta hirugarren solairuetan ez da lekurik geratzen.
Faborito argirik gabe
Izan ere, jokoan asko egongo da eta partida estua espero da, nahiz eta orain arte ikasleak sekula ez duen irakaslean gainditu. Baina egia da baita ere orain arteko elkarren arteko buruz buruko partida guztiak kaiolaren barruan izan direla eta jakina da, normalean, erosoago sentitzen dela Joseba Ezkurdia lau eta erdiaren barruan, nahiz eta bere gorpuz handiak bestelakorik iradoki. Gainera, zalantzaz beteta ekin zion sakandarrak aurtengo lehiari, txapelketa hasi baino aste bat lehenago bikian lesio bat izan ostean. Darioren aurkako lehen partidak ere duda horiek handitu baino ez zituen egin, errioxarra erraz nagusituta, baina arbizuarrak fisikoki gora egin du, «pilota gosea» ere berreskuratu omen du eta Ezkurdia beti da oso kontuan izateko pilotaria.
Hala uste du Peio Etxeberriak ere, aurkaria «tapatuta bezala» heldu arren, oso arriskutsua dela esan zuen asteazkeneko material aukeraketan. Bi pilotariek antzeko emaitzak lortu dituzte final laurdenetako ligaxkan, biek galdu zuten Darioren aurka eta, Jakari irabazita, azken aukera hau izango dute.

Ranking de alternativas al aceite de oliva, de más saludable a menos

Dos hombres atacan a Puente, portavoz de Sánchez en la investidura, en Valladolid y Madrid

ESK denuncia un despido tras una «actuación racista y denigrante» de la Ertzaintza

Los votos vascos y catalanes cierran la puerta a Feijóo en el primer asalto de investidura
