
Brienzeko biztanleak, atsekabeturik, asteazkenean hasi ziren Suitzako Alpeetako hego-ekialdeko herrixka hau husten, haien buruen gainean dagoen mendi-hegala berehala erortzeko arriskua zegoela eta. Ostiral arratsalde honetarako herritar guztiak herritik kanpora egotea aurreikusten zuten.
Davosetik 30 kilometrora eta Saint Moritzeko eski-estazio esklusibotik 50 kilometrora dagoen herri honetako 85 biztanleek ostirala baino lehen amaitu behar dute ebakuazioarekin. Agintariek ebakuazio plana bizkortzea erabaki zuten asteazkenean; izan ere, herrixka mehatxatzen duten milioika tona harriak uste baino azkarrago ari direla mugitzen ezgiaztatu zuten espezialistek.
«Azken aldiz igo nahi nuen gurasoen etxera agur esateko. Ez dakigu Brienz bi aste barru existituko den», adierazi zion Keystone-ATS agentziari txikitatik bertan bizi den emakume batek. Begiak malkotan, herritik joan beharra bereziki zaila egiten zaiola azaltzen du, denbora luzez uste izan baitzuen azkenean ez zela beharrezkoa izango.
Mendiko zelai batean, txabola baten tamainako haitz kontaezinak daude sakabanatuta. Tarte erregularretan, harriak eta harri bloke txikiak haraneraino iristen dira eta herritik geroz eta gertuago daude. Luizi horiek areagotu egin dira azken asteetan, baieztatu zuen Christian Gartmanni, Albula komunako komunikazio-arduradunak.
Gaur egungo baldintza meteorologikoek fenomenoa azkartzen dute, eta ziurtzat jotzen da Brienzeko biztanleak ezin izango direla beren etxeetara itzuli hainbat astez, baita zenbait hilabetez ere. Izan ere, milioika metro kubiko harri erortzeko arriskuan daude datozen asteetan, eta ezin da aurreikusi kalteak zenbaterainokoak izango diren.
Agintarien ustez, hipotesirik probableena, eta mehatxagarriena, lur-jausi andana gertatzearena da. Eta gertagaitzena, aldiz, desmoronamendu masibo, azkar eta zabal bat gertatzea, 500.000 metro kubiko haitz baino gehiagokoa, ondorio suntsitzaileekin.
Zaintza-sistemak
Lau zaintza-sistema daude, eta hauek iraunkortasun-datuak jakinarazten dituzte, eta alerta garaiz emateko aukera eman beharko lukete. Hondamendia uste baino lehenago gertatzen bada, sirena batek esango du minutu gutxi geratzen direla ihes egiteko, azaldu du Stefan Schneider geologoak, alerta azkarreko zerbitzuko buruak.
Asteazkenean, arrisku maila laranja zen. Eta adierazi zuten komunaren agintariek gorri bihurtuko dute hiru eta hamar egun bitartean. Eta hori gertatu baino lehentxeago, fase urdin bat egongo da, hainbat errepide eta trenbide itxiko dituena.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
