Zaunkak eta purrustadak, etikaren aldarri
Hego Euskal Herrian 200etik gora hautes-zerrenda betetzeko adina torturatu daude, EAE eta Nafarroako gobernuek agindutako ikerketen arabera. Erabaki baten ondorioz torturatuak. Erabaki legala? Etikoa?

EH Bilduko zazpi hautagaik karguari uko egingo diotela iragarri zuen testua irakurri eta pentsatu dut horrek nekez apalduko dituela kanpaina hasierako purrustadak eta zaunkak.
Biktima batzuk minduta sentitu omen dira preso ohiak hauteskundeetara aurkeztuta, baina baita horiek aurkeztu gabe ere; preso ohiek arnasa hartzeak ere mintzen ditu biktima batzuk. Politikariek oro har onartzen dute aurkezteko eskubidea dutela, baina ez dela legitimoa diote. Eskuinak legea aldatu nahi du hamaikagarrenez, berak egindako legea. Asmatuko ahal dute halakoren batean.
EH Bilduko hautagai horiek beren herrietan ezagunak dira, neurri handian preso egon direlako, hain zuzen. Eta ezagutzen dituen jendeak botoa emango die, edo ez die emango; batzuek, besteak beste, preso egon direlako. Hautagai horien legimitatea ez du legezkotasunak ematen; zerk edo nork ematen du, orduan legimitatea? Zehatzago, nori dagokio erabakitzea preso ohiak hauteskundeetara aurkeztea zilegi den edo ez? Nonbait ere, ez dagokie herritarrei, zenbait hedabideri, eskuin muturrari edo Urkulluri baizik.
«200 zerrendatan izen bat agertzea akatsa izan daiteke, baina 44 agertzea erabaki bat da». 4.000tik gora hautagaitik 44 preso ohi, batzuk borroka armatua baztertu zuen erakunde bateko kide izanak eta beste batzuk erakunde horretakoak ez zirenak. Egingo nuke horietako batzuk torturatuak izan zirela eta egingo nuke zerrenda horietan torturatu gehiago daudela. Hego Euskal Herrian 200etik gora hautes-zerrenda betetzeko adina torturatu daude, EAE eta Nafarroako gobernuek agindutako ikerketen arabera. Erabaki baten ondorioz torturatuak. Erabaki legala? Etikoa? Edo kalkulu elektorala? Lehendakariak eta enparauek oraindik ez diete horren erantzuleei eskatu gaizki egon zela aitortzeko beren zoru etikoa zapaltzea merezi izateko baldintza gisa jarrita. Ez diete inoiz gobernu «legitimoei» kargu hartu seme-alaba, anai-arreba edo lagunari bisita egiteko bidaian bizia utzi dutenak direla eta.
Batak ez du bestea kentzen. Ez horixe, baina nekagarria gertatzen da beti kendu beharrekoa bestea izatea. Humanoa da, badakigu; humanoa, edo enpatia edo azken batean etika faltaren erakusgarri.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

