
Zaldibarren, Bizkaia, Industrias Gonzalo Arizaga enpresan joan den astean istripu ez traumatiko bat izan zuen 52 urteko langile batek eta ospitalean zen ordutik. Gaur hil da erietxean bertan, zaurien larritasunaren ondorioz. Horrela, dagoeneko 23 pertsona hil dira aurten Euskal Herrian lanean ari ziren bitartean, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.
Sindikatuak elkartasuna eta samina adierazi die hildakoaren senide, lagun eta lankideei, eta salatu du heriotza ez traumatikoak ugaritzen ari direla. LABek gaineratu du «gero eta nabarmenagoa» dela lanpostu jakin batzuetan laneko arrisku faktoreek istripu horietan duten eragina. 2022an lan istripuz hildakoen %33 istripu ez traumatikoen ondorioz hil ziren, arazo kardiobaskularrak barne bilduta.
LABen arabera, hainbat faktore daude mota horretako istripuen atzean, eta arrisku psikosozialak eta estresa dira garrantzitsuenetakoak. Horiekiko eskumenak dituen Lakuako Gobernuak «entzungorrarena» egiten duela salatu du sindikatuak. «Ez Osalandik ez Lan Ikuskaritzatik ez dira neurri eraginkorrak hartzen ari langileriarengan gero eta eragin handiagoa duen arrisku honi aurre egiteko», baieztatu du LABek.
Hori dela eta, nabarmendu du ordua dela Lakuako Gobernuak «beharrezkoak diren baliabideak jarri ditzan patronalari prebentzio neurriak betearazteko, baita gai honetan inzidentzia nabarmena duten arazo psikosozialen aurrean ere».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki

La Ertzaintza registra el Ayuntamiento de Getxo por el derribo del palacete Irurak Bat
