
Lan Ikuskaritzak arrazoia eman dio LABi eta behin-behineko 130 kontratu finko egitera behartu du CAF enpresa, sindikatuak jakitera eman duenez.
Joan den apirilaren 25ean, LABek Lan Ikuskaritzaren aurrean salatu zuen trenak ekoizten dituen Beasaingo CAF «iruzurrezko erabilera egiten ari zela ekoizpen gorabeherengatiko behin-behineko kontratuekin».
Sindikatuak nabarmendu zuenez, CAFen egiten diren behin-behineko kontratuak «guztiz aurreikus daitezkeen lanak gauzatzeko dira». Hori horrela, behin-behinekotasun horren iraupena hiru hilabetekoa izan beharko litzateke, gehien jota. Baina, LABek salatzen duenez, enpresak, modu arruntean, urtebeteko behin-behineko kontratuak egiten ditu.
«Enpresarekin gaia landu arren, ateak itxi zizkion egoera bideratzeko aukerari», azaldu du LABek. Horregatik, Lan Ikuskaritzan salaketa paratzeko erabakia hartu zuten.
«Azkenik, arrazoia ematen dien ebazpena jaso berri dute. Azken egun hauetan enpresak gutxienez 130 langile finko egin behar izan ditu, eta horretaz gain, beste langile batzuen egoera ere zuzendu beharko du, horiek ere finko eginez. Horrez gain, aurrerantzean ere ebentualitatea mugatuta geratuko da», azaldu du LABek.
«Hurrengo asteetan enpresa hitzarmenaren negoziaketari ekingo diote CAFen. Bada, LAB sindikatuak argi dauka ebazpen honek hurrengo hitzarmeneko enplegu politikaren negoziaketa markatuko duela», gaineratu du.

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

Por qué Podemos le puede aguar la noche del 28M al PP

El proyecto deportivo de Uriarte se tambalea

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y convoca elecciones para el 23 de julio

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
