
Apirilaren 20an, Nafarroa osoko 200dik gora gizarte eragilek euskararen ofizialtasuna eskatzeko adierazpenarekin bat egin dutela iragarri zuen Euskalgintzaren Kontseiluak. Bertan, hauteskundeen ondotik Nafarroako Parlamentua osatuko duten alderdiekin elkartzeko asmoaren berri ere eman zuen, eta horretan aritu da asteotan.
Izan ere, defendatu duenez, ofizialtasunak euskara ikasteko erraztasunak emanen dizkio hala nahi duenari, eta seme-alabak euskarazko ereduan matrikulatzeko benetako aukera ere bai.
Kontseiluak bilera proposamena luzatu zien UPN, PP, PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Zurekin Nafarroari. Eta azken hirurek soilik erantzun diote.
«Ez utzi gaia negoziaketen lehen minutuan erortzen»
EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa bat datoz Nafarroako Foru Hobekuntza berritzeko prozesuan zonifikazio murriztailea bertan behera uzteko asmoan, baita Euskararen Lege berri bat onartzekoan ere, «hizkuntza arrazoiengatik inor diskriminatu ez dadin bermatzeko».
Oro har, Kontseiluak bileretatik atera duen ondorioa da alderdi politikoek ez dutela euskararen ofizialtasuna hurbil ikusten, nahiz eta helburu horretarako baldintzak sortu behar direla uste duten. Eta, Kontseiluaren iritziz, «legegintzaldi honek behingoz ofizialtasunarena izan behar du, milaka herritarren eskubideek ezin baituzte beste lau urte itxaron». Alderdiei dei egin die «ez uzteko ofizialtasunaren gaia negoziaketen lehen minutuan erortzen».
Kontseiluak adostasun sozialetan sakontzen jarraituko duela agindu du, ofizialtasunaren aldeko jarrera eta adostasun politikoa lortzeko baldintzak sustatzen. Apirilaren 20ko agerraldian erran bezala, «ofizialtasunak ez dizkio inori eskubideak kentzen, ez dituenari ematen dizkio. Ofizialtasuna nafar guztien arteko berdintasuna baita: ateak irekitzeko giltza, ez ixtekoa».

Por qué Podemos le puede aguar la noche del 28M al PP

El proyecto deportivo de Uriarte se tambalea

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y convoca elecciones para el 23 de julio

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
