
Marta Alberdik bere laugarren denboraldia osatuko du Lointek Gernika Bizkaiako lehen taldean. Gernikarra harrobitik irtendako jokalari gernikar gaztetxo horien ispilu izango da beste behin.
Joan den denboraldian, Anna Montañanaren aginduetara, zailtasun handiei egin behar izan zien aurre 22 urteko hegalekoak, ebakuntza gelatik pasa behar izan baitzuen sorbaldako lesio bat konpontzeko. Denboraldiko azken zatira arte errekuperazio lanetan murgilduta egon ostean, minutuak izan zituen iazko denboraldiko azken partidetan, eta baita maila txukuna eskaini ere berdin Kopan zein Emakumeen Endesa Ligako play-offetan.
Hain zuzen ere, udan lan horrek ez du etenik izango. «Sorbalda oso ondo daukat, sentsazio onekin amaitu nuen, eta batez ere, jokatzen», adierazi dio jokalari bizkaitarrak klubeko webguneari.
Lesioa ahaztuta, berriz ere bere mailarik onena eman nahi du Alberdik, taldeari ahalik eta gehien laguntzeko. «Hilabete asko kanpoan egon izanak saskibaloia beste modu batera ikusten lagundu dit. Orain hobetzen jarraitu nahi dut, beti gogotsu dagoen jokalaria naiz», azpimarratu du.
Marta Alberdik kontratua berritu ondoren, Lointek Gernika Bizkaiak zazpi jokalari ditu dagoeneko 2023/24 denboraldirako: Laia Flores eta Itziar Ariztimuño antolatzaileak, Roso Buch, Marta Alberdi eta Angie Bjorklund hegalekoak eta Sofia Da Silva eta Maya Dodson pibotak.

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

La jueza decreta el sobreseimiento de la causa por el pelotazo a Xuhar Pazos
