
Nahia Zudaire brontzezko hiru dominarekin itzuli zen iaz Funchalen (Madeira) jokatutako Munduko txapelketatik, eta denboraldi honetan marka hori hobetzeko bidean da. 2022an Nahia podiumeko hirugarren tokira igo zen estilo libreko 400 metrokoan, eta erreleboetako bi probetan: 4x50 metroko 20 puntukoan eta estilo libreko 4x100 metroko 34 puntukoan.
Manchesterren jokoan den aurtengo edizioan, Usurbilgo igerilaria erakustaldi bikainak eskaintzen ari da banakako probetan. Lehen jardunaldian, Pariseko Paralinpiar Jokoetarako txartela eman zion estilo libreko 400 metroko lasterketan lortutako zilarrari brontzezko domina gehitu zaio gaur bular erako 100 metroko proban.
Gipuzkoarrak zuzenean jokatu du SB7 klaseko finala, sailkatze txandarik jokatu behar izan gabe. Finalean, hirugarren kalean igeri eginez, eta erreakzio-denbora onarekin, hirugarren postuan jarri da hasieratik. Lehen 50 metroak 45.63ko denboran egin ditu, Abi Tripp kanadarrarengandik 2.76 segundora. Probaren bigarren zatian, Tripp beraren eta Tess Routliffe herrikidearen arteko borrokak begirada guztiak bereganatu ditu, eta lehia horrek ezarri du, hain zuzen ere, azken 50 metroetako erritmo azkarra.
Nahia Zudaire ez da gai izan borrokara gogor horretara batzeko eta erritmoa jaitsi egin du itzulerako zuzengunea egitean. 100 metroak 1:38.14ko denbora eginez burutu ditu. Routliffek eraman du urrea (1:31.91) eta Trippek zilarra (1:34.39).
19 urte baino ez dituen arren, Zudaire nazioarteko igerilari garrantzitsuenetako bat da. Azpimarratu behar da 2021eko Tokioko Jokoetan, bere lehen parte-hartze paralinpikoan, bi diploma irabazi zituela bi laugarren postu eginda tximeleta estiloko 100 metrokoan eta estilo libreko 400 metrokoan.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
