Ehun mugimenduak sinatuta zabaldu duten bideo batek erakutsi duenez, Gipuzkoako Orio herriko espainiar banderatzarra kendu eta eraman egin dute bi ekintzailek, eta hori gutxi balitz, beren aldarriak zabaldu dituzte ere bideoaren amaieran: ‘Ikur zapaltzaileak Euskal Herritik kanpora’ eta ‘Euskal Errepublika eraiki’.
Hedabideei helarazitako bideoaren hasieran, Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetan azken urteetan zehar eginiko antzeko ekintzak gogoratu dituzte, hala nola 2013ko uztailaren 6an, sanferminei hasiera emateko txupinazoan, Udaletxeko aurrealdean zintzilikatu zuten ikurriña edo Anoetan edo Espartzako udaletxeetan jarritako ikurriñak. Besteak beste, Elizondoko irudiak ere zabaldu dituzte, bandera espainiarra kendu zutenean.
Bideoan ikus daitekeenez, bi pertsona Orioko udaletxeko balkoira igotzen dira eskailera baten laguntzaz, eta bandera espainarra hartzen du horietako batek, segituan behean zegoenari jaurtitzeko.
Ondoren, ikus-entzunezko piezan bi mezu argi agertzen dira: ‘Ikur zapaltzaileak Euskal Herritik kanpora’ eta ‘Euskal errepublika eraiki’. Bi mezuen artean, espainiar banderan ‘X’ beltz bat margotu dutela erakusten dute ekintzaileek.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
