
Greba feminista orokorra izanen da azaroaren 30ean Hego Euskal Herrian mugimendu feministak antolaturik.
Mobilizazio horrek «zaintza sistema duina, kalitatezkoa, publikoa eta komunitarioa» aldarrikatzea izanen du helburu eta emazteen bizitzak zeharo baldintzatzen dituen eredua aldatzeko premia agerian jarriko duen grebarekin bat egiteko deia zabalduz joan dita, sektorez sektore eta eskuadez eskualdez, azkeneko aste eta egunotan.
«Sistemak emakumeon bizkar uzten duela zaintza ordaindugabea» nabarmenduta Ipar Euskal Herriko militante feministek «aberatsa bezain erradikala» den zaintza sistema publiko eta komunitario baten gaineko proposamenari buruzko gogoetarekin bat egiten dute.
Horrendako, «borroka feministaren baitako egun inportantea izanen dela azaroaren 30a» nabarmendu nahi izan dute, hitzordu hori babesteko hainbat ekimen antolatuz.
Denon Bizitzak Erdigunean plataformaren aldarrikapenak ezagutzeko xedez, hitzaldi bat antolatu du azaroaren 17an, Baionako Lan Burtsan, 19:00etan.
Greba feminista antolatzen dabiltzan bi militante gomitatu dituzte. Ane Escondrillas LAB sindikatuko arlo soziokomunitarioko kidea eta Denon Bizitzak Erdigunean plataforma feministaren ordezkaria den Ekhiñe Petriati bertaratuko dira Lapurdiko hiriburura azaroaren 30eko mobilizazioaren gaineko xehetasunak emateko eta hitzaldira joanen diren lagunekin zaintza eredu berri baten gaineko gogoetak partekatzeko.
Biharamunean, azaroaren 18an, emazteen bizitzetan zaintzaren ardurak hartzen duen tokiaz eta feminismotik eraldatu beharreko eredu horretaz mintzatzen jarraitzeko bigarren hitzordua antolatu dute.
Hala Ortzaizeko Menta liburudendan Marina Sagastizabalek ‘Hiruki gatazkatsua’ liburua aurkeztuko dute, gosari goxo baten inguruan, goizeko 09:30ean.
Donostiako manifestazioan parte hartzeko deia
Finean, azaroaren 30eko grebak duen garrantzia agerian jartzeko, eta elkartasuna adierazteko xedez, Donostian arratsaldean eginen den manifestaziora joateko «abiatze kolektibo bat» antolatu dute.
Greba feminista orokorra izanik deialdia mistoa dela oroitarazi ostean, telefono zenbakia plantan eman dute (07 67 76 12 55) manifestazio horretara joan den jende orori izena emateko gonbidapena luzatuz.

Un Grammy a Baiona: Gojira lo gana con su directo en la inauguración de los Juegos de París
Never Surrender, Autobus Magikoa eta Buitraker: Hatortxuk hiru itzulera iragarri ditu

El nuevo multiusos de Illunbe contará con dos espacios para 15.000 y 3.000 espectadores

Fermin Muguruza agota en media hora las entradas para la antesala de 40 Minutu Rock
