
Taldekako Xilabaren finala hartu zuen iragan den larunbatean Aiherrako Denen etxea gelak eta Hazparke taldeko hirukoa izan zen saioan nagusi. Alta, Irantzu Idoate, Nahia Sasko eta Ortzi Idoatek osatutako talde honek jantzi ditu 2023ko edizioko txapelak.
Hazparke taldea osatzen duen hirukoak Muttikoakeko Irati Alcantarilla, Miren Artetxe, Ibai Lekuona eta Haize Lekuona izan zituzten aurrez-aurre finalean. Nafarroa Behereako Ahierra herriko Denen etxea gelan jokatu zen txapelketa itxi duen saioa eta, Bertsularien Lagunak elkartetik jakinarazi dutenez, «sintonia entzun orduko esku zartaz hartu zituen publikoak bertsolariak», txapelketa osoan zehar izan den giroaren eredu. Aurretik, eguerdian, bertso besta aperitifa eta bazkarian bildu ziren bertsolari eta bertsozaleak.
Gai emaile lanetan Amaia Castorene eta Xalbat Alzugaray aritu ziren eta bertsolariak aurkeztu ondorengo «lehen agur umoretsu eta jostariek giroa berotu zuten haseratik», nabarmendu dutenez.
Epaile izan ziren Ainhoa Sarasua, Iban Thikoipe eta Maialen Berrak emandako puntuaketaren ondorioz, Hazparke taldeak jantzi zituen hiru txapelak.
Antolatzaileek eskerrak ere helarazi nahi izan dituzte, txapelketan zehar jaso duten laguntza eta babesagatik: «Milesker irailean hasitako bide hontan auzolana eskaini diguzuen guzti-guztioi. Bertsoa baino gehiago gara».

Una breve radiografía de los cuidados, a modo de argumentario para el 30N

William Wallace, Aretxabaletako merkatariekin bat: «Sekule ez duskue kenduko gertutasune!»

Otegi, Andueza y Ortuzar coinciden en algo sobre Pradales: más de lo mismo

Otegi no será candidato de EH Bildu a lehendakari: «Cada uno ha de estar donde le corresponde»

Albisuren aurkako jazarpenaren ondoren, literaturarentzat bakea eskatu dute irakurle taldeek

Imanol Pradales: muy del partido, institucional y con algún borrón en el expediente

‘Gernikako Arbola’: 170 años del perseguido y querido zortziko elevado a himno de Euskal Herria

«Aukera berdinekin bidea egiten ari gara, eta horrek aurrekoa deseroso sentiarazten du»
