
Iñaki Artola gabe jokatuko da ostegun honetan Altuna-Martijaren aurkako kanporaketa, Binakako txapelketako finalerdietarako txartel bat jokoan dagoen norgehiagoka, hain zuzen ere. Gastroenteritisak jota, Alegiako aurrelaria etxean geratuko da eta bere lekua hartuko du Mikel Urrutikoetxeak.
Ostegun honetan Beotibarren jokatuko den partida erabakigarria da finalerdietan lekua egiteko. Irabazlea zuzenean sailkatuko da eta galtzaileak, beste aukera bat edukiko du, ostiralean lehiatzen diren Elordi-Rezusta eta Peña-Albisu partidako irabazleen aurka.
Hain justu ere, Alegiakoa une gozoan zebilen, Binakako txapelketan maila ederra erakutsiz. Bere maila izan zuen hizpide Jokin Altuna berak ere atzoko material aukeraketan. Azaldu zuen, itzalean egon denean ere, denek zekitela non zegoen Artolaren maila eta beraz, poztekoa dela.
Beraz, zalantzarik gabe, baja handia izango da Beotibarren, ikusleak ere desiatzen baitzeuden Altuna-Martija eta Artola-Imaz bikoteen arteko dema ikusteko, bi bikoteak, atzetik aurrera eginda, sasoiko iritsi baitira txapelketaren une erabakigarrira.
Bestalde, Baikok Mikel Urrutikoetxearen alde egin du Artola ordezkatzeko. Zaratamoko aurrelaria Binakakotik kanpo geratu zen –Alegiakoak hartu baitzuen bere lekua– baina txapelketan izan du presentzia, atzelari bezala, Aranguren ordezkatuz eta Lasorekin bikotea osatuz.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

