
1920. urtetik aurrera, euskal mendizaletasunak bilakaera oso garrantzitsua bizi izan zuen. Mendiko lehen elkarteak sortu ziren, eta horrek garai berrietara eraman ere. Erakundeekin jarraituz, aurreratu behar dugu ibilbide horrek, adibidez, zutabe oso garrantzitsu bat sortu zuela. Alpinismoko Euskal-Nafar Federazioari buruz ari gatzaizkizue. Hain zuzen ere, heldu de maiatzean mende bat beteko du Elgetan sortu zen erakundeak.
Hortaz, 1924. urteak aura berezia du. Baina aipatu dugun federazio horren sorrerarekin batera euskal mendizaletasunarentzat mugarria izan zen jarduera bat aipatu behar dugu. Bai, gaurko egun batez baina duela ehun urte Angel Sopeñak Gorobel mendilerroan altxatzen den monolito ikusgarria bezain estetikoa lehen aldiz igo zuen: Fraile haitza. Euskal historiari begiratzen badiogu, lasai asko esan dezakegu Sopeñarena Hego Euskal Herriko lehen eskalada izan zela.
Igoera historiko hori egin zuenean alpinista bizkaitarrak 32 urte zituen. Club Deportivo Bilbao elkarteko bazkidea zen, eta, neurri handi batean, eskalada horrekin elkarte horrek urrezko bereizgarria jaso zuen.
Bakarka
Sopeñak lortutako arrakasta hori garai haietan sona handia zuen mendien edo tontorren lehiaketarekin lotu behar da. Fraile haitza igo gabe zegoen, eta, nolabait esateko, ‘lehia’ handia zegoen ukitu gabe zegoen tontor hori lehena zapaltzen izateko. Sopeñak berak idatzitakoa da: «Mendizaleek asko hitz egiten zuten Fraileri buruz. Alarma piztu zen; nire elkarteak lehena behar zuen tontor hori igotzen».
Eta ohore hori Bilboko elkarteak izan zuen bere bazkideari esker. Alpinista aurreratua zen Sopeña, baita anbizio handikoa ere. Eta horregatik inori esan gabe ‘espedizio’ horretan buru belarri sartu zen. Astebete lehenago lehen bisita egin zion Fraile haitzari, baina zazpi egun beranduago arrakasta izan zuen eskaladari ekin zion. Mailu bat, iltze batzuk, berak eginiko hagaxka batzuk… Hori zen bizkar-zakuan sartu zuen tresneria.
Haitzaren oinarrian jarri eta lehen urratsak egin zituen: «Irtenune bertikal batera heldu nintzen. Berriro jaitsi, iltze batzuk hartu eta eskalatzen hasi nintzen. Iltze bat puskatu zen, eta bestea ez zegoen ondo sartuta. Koska hori igo eta hasieran bezala puskatuta zegoen arroka garbitu nuen. Zulo batetik igaro ondoren, artesi batera iritsi nintzen. Alpinista teknikoek tximinia deitzen diote. Ibilbideak zuen tarterik zailena zen. Botak kendu eta gaizki irten ziren saialdiekin jarraitu nuen».
Nahiz eta igoera intimo bat egin nahi zuen, ingurumari hartan hainbat mendizale Sopeñaren eskalada jarraitzen ari ziren. Arrokaren kalitatea txarra zenez, asko garbitu eta mugimendu bakoitza oso zuhur egin behar izan zituen.
Belar zati bat atzean utzi eta haitza banatzen duen lepoan zegoen. Alpinistak berak aipatu zuen sekzio horretan amildegi bertikal handi bat zegoela. Azken metroak zituen haitz horren tontorra ‘menderatzeko’. Arreta handiz azken tartea gainditu eta gailurra zapaldu zuen: «Aupa! Hiru aldiz oihukatu nuen. Eta begira nituen mendizaleek bibaka erantzun zidaten».
Eskalatzaileak hamar minutu egin zituen haitzaren puntu gorenean. Zinkeko kutxa txiki batean bere elkarteko mendien lehiaketen txartel bat utzi eta jaitsierari ekin zion. Tarte zailenetan segurtasuna bermatu zuen, eta, eragozpenik gabe, eskalada hasi zuen lekura iritsi zen.
Gaurko egun batez baina duela mende bat Sopeñak historia egin zuen; hots, urrezko pasarte bat idatzi zuen euskal mendizaletasunean. Jakina, eskalada horrek egundoko oihartzuna izan zuen Bilbon zein prentsa orokorrean.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
