NAIZ

«Zinikotzat» jo dute Lakua gobernatu duten alderdiek Osakidetza hobetzeko proposamenak egitea

Urtetan Lakuaren Gobernuaren eta Osakidetzaren ardura izan eta gero, hauteskunde-kanpainan osasun publikoa konpontzeko proposamenak plazaratzea «zinikotzat» jo du Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformen Koordinakundeak.

Osasun publikoaren alde hilaren 16an Bilbon egindako manifestazioa.
Osasun publikoaren alde hilaren 16an Bilbon egindako manifestazioa. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

«Eusko Jaurlaritzaren eta Osakidetzaren buru izanik, gobernua berrituz gero konponbideak proposatzea ziniko samarra ematen du; jakinda, hamarkadetan zehar, osasun publikoak bizi duen egoera larria nahita eragin dutela, ebidentzia bera ere ukatuz eta salaketa jarri dugunoi alarmistatzat salatuz», nabarmentzen du Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformen Koordinakundeak komunikabideta igorritako ohar batean.

Osasun publikoaren egoera herritarren kezka nagusienetakoa dela eta egindiren manifestazioek EAJ eta PSEri euren diskurtsoa aldatzera behartu dituztela gaineratzen du koordinakundeak.

«Konponbidearen giltza dutela baieztatzen dutenei sinestea zaila da, klinika eta aseguru pribatuen mesedetan osasun publikoa desegin duten bitartean; pertsonalaren gabezia konpontzeko ezer egin gabe urteak daramatzatenei, batez ere familia-medikuntzaren eta pediatriaren arloan; mutuen bidez osasun-sistema sortu nahi dituztenei: bata lan-arlona aktibo dauden pertsonentzat, baliabide gehiagorekin, eta, bestea, gainerako biztanleentzat, deskapitalizatua. Azken batean, osasun publikoaren degradazio hori eragin dutenal orain konponbidearen parte direla sinestea oso zaila da».

Gauzak horrela, apirilaren 21ean Gasteiz Parlamenturako hauteskundeetan dagoen emaitza egonda, osasun publikoaren aldeko defentsan jarraituko dutela nabarmentzen du koordinakundeak.