EAJ-ren ezkerreko begia

Gizon batek piperbeltz esprai batekin eraso egin zion ordu batzuk lehenago, eta ezkerreko begitik gaizki ikusten zuela esanez hasi zuen Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak ETB2ko hautagaien arteko debatea. Ezkerrekoa itsu, eskumako begia zorroztu zuen igandean begiz begi izango duen Pello Otxandiano «Sorturen hautagaia» ahultzen saiatzeko.
Hainbeste gotortu zen eskuinera, hain ondo barneratu eta bota zituen topiko eskuindarrenak, ezen PPko Javier de Andresen begi-keinu maitekor bat gutxienez merezi izan baitzuen. Are, eskuin espainiarra ustez «gratis et amore» ematera ohitu den babesa –batez ere «amore»–, egoera suertatuko balitz, igandearen ostean errepikatzea irabazi zuen jeltzaleak.
Ekarri zuen debatera Venezuela, esateko EH Bilduk nahi duen inbertsio funts publikoak erakunde pribatuak kontrolatuko dituela eta herritarren askatasunak murriztu. Ekarri zituen «fake news» pare bat, segurtatuz, debatearen aurretik, Gasteizko okupazio ekintza Sortuko militanteek egin zutela –GKSk egin zuen– eta, debatean, Otxandianok etxebizitza kenkaririk gabe utziko dituela orain hori jasotzen ari diren herritarrak, nahiz eta EH Bilduren lehendakarigaiak horiek mantenduko dituela baieztatu.
Segurtasun faltaren mamua astindu zuen, eskuinaren eta ultraeskuinaren habia erosoena. Akaso, errora jo eta desparekotasunetan arreta jarriko duela esateko? Ez, ba; eredu zigortzailea goratu eta delitugileekin «zero tolerantzia» izango duela agintzeko. Bide batez, RTVEko debatean Voxeko ultrak zoriondu zuen, eskertuz «azkenean» eurekin bat egin dutela okupazioarekin amaitzeko jarreran.
Bederen, EAJ badu bere eskuinkadak neutralizatuko dituen ezkerreko begi bat, alegia, PSErena, arduratuko dena Osakidetza bezalako zerbitzu publikoek bikaintasunez funtzionatuko dutela bermatzeaz. Horri esker, agian, Pradales artatu zuten Endika eta Sofia bezalako profesionalek sendatuko diote Eneko Anduezari begitxindorra, gobernatu duenaren ardurak ikustea galarazten diona.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

