NAIZ

EAJk, PPk eta Coalicion Canariak eremu tentsionatuko izendapenak blokeatuta dituzte

Etxebizitza Legeari loturik, eremu tentsionatu izateko udalerriek eskaerak egin arren, tokiko gobernuak izendatze horiek blokeatzen ari direla salatu dute. Esate baterako, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 40 udalerrik dute eskaera eginda eta Lakuak ofizialki bakarra bideratu du, Errenteriakoa.

Alokairuaren prezioa mugatzeko egindako protestak.
Alokairuaren prezioa mugatzeko egindako protestak. (Jon Urbe | FOKU)

Alokairuaren Erreferentziazko Prezioen Indizea indarrean jarri eta hilabete eta erdira, Kataluniak bakarrik deklaratu ditu bizitegi-merkatu tentsionatuko eremuak. Eta espainiar Estatuko gainerako lurraldeetan dozena bat udalerrik eskatu dute izendapen hori, tartean Errenteriak; bestalde, PPk gobernatutako erkidegoek indizea aktibatzeari uko egin diote.

Gipuzkoako udalerriaz gain, Alcorcon, Fuenlabrada, Getafe, Parla eta Ciempozuelos (Madrilgo Erkidegoa); Las Palmas Kanaria Handikoa, Adeje, Granadilla de Abona eta La Orotava (Kanariak); Xixon (Asturies) eta A Coruña (Galiza) dira orain arte ofizialki eskatu duten udalerriak, Efe agentziak bildutako informazioaren arabera.

Horietako inork ez du lortu; izan ere, PPk, EAJk eta Coalicion Canariak, gobernatzen dute erkidego horietan eta ez dute prezieoetan esku hartzeko politika onartzen, eztabaiada eman zenean ere, etxebizitza legearen aurka bozkatu zuten alderdi horiek.

Ildo horretan, PPk hainbat helegite jarri ditu Konstituzio Auzitegian lege horren aurka, horietako bat Andaluziako Gobernuarena, eskaririk jaso ez duela baitio.

Eremu tentsionatua izendatzeko baldintzak

Autonomia-erkidegoek bakarrik egin dezaketen zonalde tentsionatuaren izendapenak aukera ematen die udalei alokairuaren igoeretan murrizketak ezartzeko eta jabe handien errentak Erreferentziazko Prezioen Indizeak ezartzen duenera mugatzeko.

Udalerri bat bizitegi-merkatu tentsionatu izendatu ahal izateko baldintza da hipotekaren edo alokairuaren batez besteko kostuak eta oinarrizko gastu eta hornidurek familien batez besteko errentaren % 30 gainditzea, edo erosketa- edo alokairu-prezioa aurreko bost urteetan KPIa baino gutxienez hiru puntu handiagoa izatea.

Sektorearen datuen arabera, Madrilgo Erkidegoa, Katalunia, Euskal Herria, Balear Uharteak eta Valentziako Erkidegoa dira merkatu tentsionatuko gune gehien dituzten erkidegoak, baina Kataluniako Gobernuak, ERC buru duenak, bakarrik gaitu du tresna hori.

Joan den abuztuan, Etxebizitza Eskubidearen aldeko Legea onartu eta hiru hilabetera, Kataluniako Gobernuak 140 udalerri deklaratu zituen bizitegi-merkatuko gune tentsionatu gisa, eta orain beste 131 gehitzeko izapideak hasi ditu, biztanleriaren % 90a hartuko luke.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 40 udalerri

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, etxebizitzen prezio altuenak dituzten herrialdeak dira, Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren txosten batek kalkulatu du bere 252 udalerrietatik 41ek betetzen dituztela tentsionatutako eremu izendatzeko baldintzak, udalerri osoa edo haren auzoren bat kontuan hartuta.

Horietatik, hogei inguruk adierazpena eskatzeko asmoa iragarri dute, eta hainbatek dagoeneko onartu dute udalbatza batean, baina praktikan, Lakuako Gobernuak eskaera bakarra bideratu du, EH Bilduko alkatea duen Errenteriako udalerriaren txostena.

PPren Balearretako Gobernuak ere baztertu egin du tentsioz betetako eremuak izendatzea, bere ustez eskaintza murriztea ekarriko lukeelako, eta horrek are gehiago handituko lukeelako etxebizitzaren garestitzea.

Valentziako Erkidegoan (PP-Vox), dagokion Kontseilaritzak ez du daturik ematen, baina Alacant eta Valentzia etxebizitza-merkatu tentsionatuena duten probintzien artean daude.

Valentziako PSPVk eta Compromisek Valentzia hiri tentsionatu izendatzea nahi zuten, biak Udalean koalizioan gobernatzen ari zirenean, baina PPren eta Voxen egungo Udal Gobernuak, Maria Jose Catala buru duela, baztertu egin du «porrot» egin duen neurri bat ezartzea.

Madrilen gatazka

Espainiar Estatuko gainerako erkidegoetan, PPk uko egin dio hori egiteari, eta, hamazazpi erkidegoetatik hamaikatan agintzen duen arren, Madrilen (martxoan gehieneko prezioak gainditu zituzten erkidegoen buruan) indar handia hartu du PSOErekin izaten ari den gatazka politikoak gai honi dagokionez.

Alcorcon, Getafe, Fuenlabrada, Coslada, Parla eta Ciempozueloseko alkateek (ia milioi bat biztanle) beren hiriak gune tentsionatu izendatzea nahi dute, baina Isabel Diaz Ayusoren Gobernuak ez du horretarako baimenik ematen, eta, beraz, PSOEko erregidoreek udal ekimen legegile bat eramango dute Eskualdeko Batzarrera.

Sumarren proposamena

Egoera hori konpontzeko, Sumarrek legez besteko proposamen bat erregistratu du Kongresuan, eta Gobernuari eskatu dio etxebizitzaren legea erreformatzeko, tokiko erakundeek deklarazioa subsidiarioki eskatu ahal izan dezaten, baldintzak betetzen direnean eta autonomia-erkidegoak eskaera egin eta sei hilabete igaro ondoren deklaratu ez duenean.

PSOEk, aurreko legealdian Podemosekin etxebizitzaren legea negoziatu zutenean, baztertu egin zuten aukera hori, eta espero zuten boto-emaileen presioak iritzia aldatzera eramango zuela PP.