«Inoiz baino sentsazio hobeagoekin iristen naiz aurtengo finalera»
Izeta VI.ak historia egiteko aukera izango du larunbat honetan. Euskal Pentatloiko final handia jokatuko da Azpeitian, eta aiarra da, bere laugarren txapela eskuratzeko, faborito nagusia. Lortuko balu, Olasagasti eta bere azken pentatloia lehiatuko duen Xabier Zaldua gaindituko lituzke.
«Inoiz baino sentsazio hobeagoekin iristen naiz aurtengo finalera»

Euskal Pentatloi Sariak larunbat honetan izango du final handia Azpeitian. Ikusmin handia espero da bertan hainbat faktoreengatik. Batetik, Andoni Iruretagoienak historia egin dezake bere laugarren txapela eskuratuz, Olasagasti eta Zaldua gaindituta, hiruna txapelekin berdinduta baitira. Lau pentatloi jarraian irabaziko lituzke gainera. «Aurten, sentsazioa dut, inoiz baino prestatuago iristen naizela hitzordura», dio aiarrak.
Bestetik, Xabier Zalduaren azken pentatloia izango da, hiru txapel lortuta emango dio amaiera zumarragarrak bere ibilbideari, baldin eta larunbatean ezustekoa eman eta laugarrena lortzen ez badu. Izeta VI.a hunkitu ere egin da hau aipatzean, bere erreferente izan baita urte luzeetan zehar.

Dos jóvenes condenados a 14 años de cárcel por violar a una chica inconsciente en Bilbo

Solicitan testimonios de personas que pudieron ver a Josu Zabala ‘Basajaun’ con vida en Bilbo

Levantan las medidas preventivas en Muskiz tras el último incidente en Petronor

ETA, porrazos proporcionales y un balón de playa: cierre de filas tras las cargas de El Sadar

