Europako Hizkuntzen Eguna ospatzen da gaur. Hori dela eta, Kongresu espainolean ekitaldi berezia egin dute. Bertan, Rozalen kantari gaztelarrak ‘Xalbadorren heriotzean’ abestia kantatu du, keinu-hizkuntzara itzultzaile batekin.
EH Bilduko diputatu Mertxe Aizpuruak Rozalenen kanta «berezitzat eta hungikarritzat» jo du sare sozialetan.
Rozalen euskaraz Kongresuan, Xabier Leteren 'Xalbadorren heriotzean' abesten. Egunero ez dugu halako momentuak bizitzeko paradarik izaten.
— Mertxe Aizpurua (@MertxeAizpurua) September 26, 2024
Modu berezian eta hunkigarrian ospatu dugu gaur Hizkuntzen Europako Eguna. pic.twitter.com/FIk7stCMvB
Ez da Rozalenek Xabier Leteren kanta hau abesten duen lehen aldia. Eta ez da ere euskaraz aritzen den lehen aldia ere. Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin bertsio bat grabatu zuen iazko ekainean.
«Negua joan da ta»
Zea Mays taldearen ‘Negua joan da ta’ kantaren bertsio bat egitera ausartu zen Rozalan. Horretarako Aiora Renteria abeslariaren laguntza izan zuelarik.
Rozalenek Euskal Herriarekin duen lotura ez da hor amaitzen. ‘El hijo de la abuela’ lanean deportatu baten bizipenen berri ematen zuen.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
