Gure Eskuk ikus-entzunezko maratoia egingo du larunbat honetan, goizeko 10.00etatik 22.00etara, «Euskal Herria irudikatu» eta herri bat «bagarela» erakusteko. Bi
Ekimena ‘Bagara’ izenburua du eta, bideo maratoiaz gain, beste hainbat ekintza antolatu ditu Gure Eskuk Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
10.00etan ekingo diote online emisioari eta bi orduz emango dituzte herritarrek helarazitako bideoak. 12.00etan ekitaldia egingo dute Bilboko Alondegian eta Herri Adierazpena irakurriko dute bertan. Ostean, berriz ere ekingo diote bideoen emisioari eta 13.00etan Gasteizko Auzolana frontoian ‘Gu Agustina’ dantza emanaldia izango dute. Ekitaldi hau ez da zuzenean emitituko, 14.00etan baizik, eta, gero, ostera bideoak egongo dira ikusgai.
Iruñeko ekitaldia 18.00etan hasi eta ordu eta erdiz luzatuko da. ‘Orreagatik Iragan Hurbilera’ izeneko antzerkia ikusteko aukera izango da bertan zein online emisioan. Bukatutakoan bideoak emango dituzte berriz, 22.00etan katea Gure Eskuren abesti ezagunarekin amaitzeko.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
