
Ekainean EHGAMek errekurtso bat erregistratu zuen Bilboko Udalean, Axel hotelaren obra irregulartasunak salatzeko. Udalaren erantzunik gabe zazpi hilabete igaro ondoren, talde sexu-disidenteak errebisio-helegitea erregistratu duela jakinarazi ostegun goiz honetan, Udalak bere eskaerari erantzun diezaion.
Mesedeetako Kaiko 4. zenbakian dagoen hotelaren aurrean egin dute agerraldia, eta hainbat eragile egon dira haien babesa adierazteko eta Bilbon inposatu nahi den turismo eredua saltzeko.
Izan ere, hotel kate hau LGTBIQ+ publikoari zuzenduta dago bereziki, baina EHGAMek eta beste hainbat kolektiboek halako hotelen eraikuntza kritikatzen dute, «turismo gay, zuri eta aberatsarentzat diseinatuta dagoelako, eta, aldi berean, Bilboko auzorik prekarizatu eta zapalduenetariko batean gentrifikazioa bultzatzen duelako».
«Kapitalismo arrosa komunitatearen aurka doa. Euren politikaren oinarrian, gure bizitzekin negozioa egitea dago», salatu dute.
Bestalde, Izan ere, Ehgamek salatzen du Bilboko Udalak «ez duela inolako saiakerarik egiten» etxebizitza duinaren eskubidea bermatzeko. «Kontrako noranzkoan doa, proiektu turistikoak bultzatzen dituelako, pisuaren prezioak igotzen dituztenak», dio.
Horrenbestez, talde sexu-disidentea halako proiektuen aurka agertu da, «dirua egiteko planak sustatu baino ez baitute egiten, hiriko LGTBI+ kolektiboak eskatzen dituen benetako politika publikoak ahaztuta».
Irregulartasunak
Gainera, EHGAMek bere helegitean dioenez, «hotelaren obra-lizentzian azaltzen zen fatxadako irtenguneen hegalek 1,2 metrotik behera izan behar zutela (Bilbo Zaharreko Birgaitze eta Barne Erreformako Plan Bereziaren arabera); hala ere, 2 metroko luzera dute. Halaber, adierazi zen hotelak Planak baimendutakoak baino solairu bat gehiago eraiki duela udalaren oniritziaz, udalak horretarako baimena eman baitzien». Horregatik guztiagatik, eraikina altxatzeko obra-lizentzia ofizioz berrikusteko eta irregulartasunak ahalik eta azkarren konpontzeko eskatu zuen EHGAMek. Baina Udalak ez zuen erantzun.
Oraingo egoeraren aurrean, EHGAMek eskatzen du Axel Hotela «ixteko, eta irregulartasun urbanistiko guztiak erabat argitzeko». Hori egin ezean, salaketekin aurrera segituko duela nabarmendu nahi du talde sexu-disidentea.

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

La jueza decreta el sobreseimiento de la causa por el pelotazo a Xuhar Pazos

