
Hain luzea den Binakako Txapelketan ez da berria, baina arraroa egiten da beti aurreko jardunaldian gertaturikoa ikustea. Hau da, Altunak eta Arangurenek ezin izan zuten elkarrekin jokatu, biak sukarrak jota egon baitziren, eta beste bi pilotarik hartu zuten euren lekua: Zabala eta Bikuña.
Behin-behineko bikoteak ezin izan zuen Elordi eta Zabaleta gainditu (22-12) eta, gauzak hala, Altunak eta Arangurenek osatzen duten bikoak hiru punturekin jarraitzen du sailkapen nagusian hamargarren jardunaldian sartzera goazenean. Ostiral honetan gauean emango zaio hasiera, Azpeitian jokatuko duten Jaka-Imazeta Artola-Mariezkurrena II.a partidarekin.
Altuna-Arangurenek egoera alda dezakete larunbat honetan Iruñeko Labriten. Izan ere, behintzat, bi pilotariak jokatzeko prest egongo baitira. Atzelaria jokatzeko prest zegoela bagenekien, baina duda handiena aurrelariarena zen. Eta ostiral eguerdi honetan erabaki du jokatzeko prest dagoela.
Aspek bidalitako audio batean amezketarraren hitzak entzun daitezke: «Amezketan egin dut saioa Jokin Etxanizekin, ordu erditxo bat. Aste osoa ia kirolik egin gabe aritu naiz eta partida honetara irten aurretik ikusi nahi nuen ea partida on bat egiteko gai naizela. Horrela konprobatu dut eta horregatik erabaki dut partida jokatzera joatea bihar».
Beraz, txapelketan daramaten bolada gorabeheratsuari buelta emateko aukera izango dute. Hori bai, aurrean bigarren sailkatuta dauden Ezkurdia-Rezusta izango dituzte. Lehen itzuleko hirugarren jardunaldian elkarren kontra aritu ziren bi bikoteak, Bartzelonan, eta orduan Ezkurdia-Rezusta atera ziren garaile (11-22).
Larunbatean bertan Binakakoaren beste neurketa bat jokatuko da, Mungian, eta bertan arituko dira hirugarren diren Elordi-Zabaleta eta puntu bakarra duten Peio Etxeberria-Martija. Igandean, berriz, Laso-Iztueta liderrak eta bi garaipen besterik ez dituzten Peña II.a-Albisu arituko dira aurrez aurre.

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz
