
Eustatek jakitera eman duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak %7,1eko langabezia tasarekin itxi zuen 2024. urtea. Halaber, 75.600 langabetu zeuden urritik abendura bitartean, hots, aurreko hiruhilekoan baino 1.100 gutxiago. Eustat Euskal Estatistika Institutuak Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta argitaratu berri du eta jakitera eman du langabezia tasa hamarren bat jaitsi dela 2023ko laugarren hiruhilekoaren aldean, %7,2tik %7,1era, hain zuzen ere, nahiz eta urtea amaitzean aurreko urtearen amaieran baino 100 langabe gehiago zeuden.
Herrialdeka, Araban langabetu kopurua jaitsi egin zen hirugarren hiruhilekoaren aldean 2.000 pertsonatan, 11.400eraino, eta langabezia tasa %7an geratu zen, 1,2 puntu gutxiagoan, alegia. Bizkaian %7,9koa zen tasa (hamarren bat gutxiago); langabe kopuruan 600 gutxiagokoa, 43.800. Gipuzkoan, aldiz, langabeziak gora egin zuen 1.400 pertsonatan, 20.400eraino helduta. Tasa 4 hamarren igo bazen ere, baxuena izaten jarraitzen du, %5,7koa.
Horrela, EAEko langabezia tasa Europar Batasuneko %5,9aren gainetik dago, baina espainiar Estatuko 11,2aren azpitik dago.
Okupazioaren jaitsierarik handiena gizonen kasuan gertatu da (-5.900), eta emakumeen kasuan, berriz, 3.900 landun gehiago daude. Nazionalitatea kontuan hartuta, espainiar nazionalitatea duten landunak 4.300 gutxiago dira (-%0,5) eta atzerriko nazionalitatea duten landunak 2.300 gehiago (+%2,4).
Sektore guztietan igo edo mantendu da lana, industrian izan ezik, 3.600 langile galdu baititu (-%1,8). Zerbitzu sektorean mantendu egin da, eraikuntzan 200 pertsona gehiago ari dira lanean eta 1.400 gehiago lehen sektorean.
Horrez gain, gora egin dute pertsona aktiborik gabeko etxeek. 2024ko laugarren hiruhilekoan EAEn 925.100 etxe inguru zeuden, eta horietatik heren batek ez du pertsona aktiborik, aurreko hiruhilekoan baino 4.100 gehiago direlarik. Halaber, hamar etxetatik seitan pertsona aktibo guztiak daude lanean, hots, 2.500 gutxiago dira egoera honetan daudenak.
Eustatek zabaldutako datuen arabera, EAEn 88.200 langabe zeuden Lanbiden erregistratuta aztertutako hiruhilekoan, batez beste. Haietatik %51,2 langabeak dira, LANEren definizioaren arabera (45.200 pertsona). BJAren LANE langabeen %38,4 ez daude langabe gisa erregistratuta Lanbiden (29.000 pertsona), baina enplegu eskatzaileen beste kategoria batzuetan erregistratuta egon daitezke.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza
